Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donibane Garazin bestak dantzan hasiko dira Bodarinekin

Dokumentuaren akzioak

Donibane Garazin bestak dantzan hasiko dira Bodarinekin

2009/08/07 09:10

Jadanik 2005ean, Garaziko Larralde anaiek bazterrak inarrosi eta airostu zituzten Bidean Zehar ikusgarriko dantza herrikoia eta gizon abesbatzekin.

Aldi huntan, topaketa harrigarri batera gomitatzen zaituzte : euskal dantzarien zalutasuna eta harrotasunaren parean flamenkoaren arima eta sua.  Lapurdiko ihauteritik abiatuz sorginen auzietik pasatuz, dantzariek euskal dantza « modern-jazz » dantzari nahasten dute flamenko dantzariek haien froga egin aintzin, Maina Corronado, flamenko erakaslearen aholkueri esker. Ondotik, bi giro desberdin hauen topaketa edo hobekiago ezkontza, boda ikusiko duzue.

Ipar Euskal Herriko 25 dantzari (Ezpeleta, Arbona, Basusarri, Gabadi, Luhuso, Urruña, Donibane Lohitzune,...), zuzenean ari diren 10 musikari, argi ederrak,... segur da udako ikusgarria hor duzuela !!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.