Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Botereari begiratuko dio Dferia 2019 azokak

Dokumentuaren akzioak

Botereari begiratuko dio Dferia 2019 azokak

2019/03/07 11:00
Botereari begiratuko dio Dferia 2019 azokak

Lava dantza konpainia. Argazkia: MarcosGpunto

Dantza, antzerkia diziplina anitzak izango dira Donostiako antzeztokitan martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da dFERIA azokan. Donostia arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da, 32 konpainia, 33 ikuskizun eta 36 emanaldirekin. Aurtengo gaia boterea da, eta "nagusitasun hegemonikoa izateko edo aginte gorena islatzeko gaitasunari" begiratuko diote arte eszenikoetatik.

Aurtengoan 25 urte bete ditu arte eszenikoen erakuslehioak, hori dela eta asteburuan ere programazio berezia eskainiko da. Martxoaren 9an, hainbat kale ikuskizun izango dira bost espazioatan banatuta: Alderdi Ederren, Bulebarreko kioskoan, Konstituzio plazan, Bulebar-Bretxan eta Bretxako merkatuan.

Dantz egitaraua

Martxoak 9, larunbata

  • 16:15 / 20:00 Ertza: Meeting point - Alderdi Eder
  • 17:20 / 20:55 Kukai dantza: Topa - Konstituzio Plaza
  • 18:00 / 21:30 UpArte: Todo encaja - Bretxa Merkatua
  • 18:55 / 22:25 Meriko: Street pole dance, fire and pole - Boulevard-Bretxa
  • 19:15 / 22:45 Sara Alvarez, Ortzi Acosta: Begiradak - Boulevard-Bretxa
  • 19:40 /23:10 Iraitz Lizarraga, Maider Yabar: Airean - Boulevard-Bretxa
  • 20:00 Denis Santacana: Sharing home - Gasteszena

Martxoak 11, astelehena

  • 12:00 Eszena dantza: 7 koreografo eta dantza pieza - Gazteszena

                     Denis Santacana: Madera - Gasteszena
                     Amaia Elizaran: Block - Gasteszena
                     Mey-Ling Bisogno: Shojo - Gasteszena
                     Alessio Natale: The place - Gasteszena
                     Clémence Juglet: El otro - Gasteszena
                     Evie Demetriou: The more you dance the more you get - Gasteszena
                     Jordi L. Vidal: An encounter - Gasteszena

  • 14:30 LaRutan: Out of the blue II - Tabakalera
  • 20:30 Kukai: Erritu - Victoria Eugenia antzokia

Martxoak 12, asteartea

  • 11:30 Lasala: Luz - Gasteszena
  • 20:00 Lava dantza konpainia: Bending the walls eta Beyond - Victoria Eugenia antzokia

Martxoak 13, asteazkena

  • 11:30 Cielo Raso: Piedra - Gasteszena
  • 13:15 eta 16:30 Mari Paula: Retropica - Victoria Eugenia Klub aretoa

Martxoak 14, osteguna

  • 10:00 Un Poyo Rojo: Un Poyo Rojo - Intxaurrondo
  • 11:30 Cristina Gomez konpainia: Cambiando el paso - Gasteszena
  • 18:00 Markeliñe: Julietas, Romeo circo - Antzoki Zaharra

 

Ikuskizunak eta taldeak

Martxoak 9 larunbata

Ertza: Meeting point (Alderdi Eder 16:15 / 20:00)

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek , 8.000 kilometroko "putzua" gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko. Meeting point-en, jendeak topo egiten duen toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren "putzuetaz" eta itxaron behar den denboraz.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz
  • Musika: Bosques de mi mente.

Meeting point, Ertza

Kukai dantza: Topa (Konstituzio Plaza 17:20 / 20:55)

Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.

  • Koreografia: Jon Maya, Lluc Fruitos
  • Dantzariak: Kukai Dantza, Brodas Bros Músika: Lacrymoboy.
  • Jantzi eta espazio eszenikoa: Ikerne Gimenez
  • Talde teknikoa: Angel Agüero
  • Produkzioa: Nagore Martinez
  • Banaketa: Doltza Oar-Arteta

Topa, Kukai dantza

UpArte: Todo encaja (Bretxa Merkatua 18:00 / 21:30)

Todo encaja ikuskizun bizia da, goren mailako teknika akrobatikoari eusten diona, baina oraingoan artistek beren alderdi gizatiarrena erakusten dute, umore-ukituak eta elementu bat eszenaratuta. Todo encaja lan freskoa da, bisuala, non sei lagunek emozio bizi-biziak kutsatuko baitizkiete ikus-entzuleei, bankina-jauzien, hegaldien eta giza dorreen bidez, eta aldi berean akrobaziaren alderdirik pertsonalena eta jostagarriena erakutsiz. Prest gero, arnasari eusteko!

  • Entrenatzailea eta zuzendari teknikoa: Vitaliy Motuzka
  • Artistak: Guimelh Amaro, Jesús Fuentes, Rubén Hurtado, Gisela Segatti, Rubén Martínez, Anjara Moreno
  • Ideia eta sorkuntza: Vitaliy Motuzka Cia UpArte.
  • Lankide: Guillem Fluixá

Todo encaja, UpArte

Meriko: Street pole dance, fire and pole (Boulevard-Bretxa 18:55 / 22:25)

Barra-dantza tabu izan da beti Japonian, baina Merikok irudi hori aldatzea lortu du. Aire zabalean egiten du barra-dantza, eta erakustaldia eskaintzen, indar fisikoa eta mugimendu artistikoak konbinatuta. Dantza hunkigarria, ahaltsua eta fina da harena. Pertsonaia misteriotsu, polit eta xalo batek emakume indartsu baten fobiak adierazten ditu. Errepertorioan, su-dantzak eta aire-dantzak, era askotako dantza-teknika moderno eta originalekin batera.

Street pole dance, fire and pole; Meriko

Sara Alvarez, Ortzi Acosta: Begiradak (Boulevard-Bretxa 19:15 / 22:45)

Orekak, indarrak, erritmoak, sentimenduek eta begiradek batean elkartzen duten tokian ikuskizuna.

Begiradak; Sara Alvarez, Ortzi Acosta

Iraitz Lizarraga, Maider Yabar: Airean (Boulevard-Bretxa 19:40 /23:10)

Aire akrobazia ikuskizuna da Airean: akrobatek grabitate indarrari aurre egiten diote, indartsu baina aldi berean graziaz eta elegantziaz jantziriko mugimenduekin. Musikaz lagunduta sentiberatasun handiko pieza poetikoak eskainiko dituzte, akrobaziaren bertigoak ematen duen ikusgarritasunarekin konbinatuz. 

Airean; Iraitz Lizarraga, Maider Yabar

Denis Santacana: Sharing home (Gazteszena 20.00)

Sharing Home gune ezegonkor bat da, non paretak garden bihurtzen baitira, eta hormak edo negoziatu edo inposatu egiten baitira. Mundu fisikoaren eta ideien munduaren arteko leku bat, non dena ez baita dirudiena, ez eta dirudiena izan behar lukeena ere. Burugabekeria arrazoizko baten eta ezin konta ahala arrazoi burugaberen artean, bertsotan biluzteko eta eroei dantzara irteten uzteko.

  • Koreografoa: Denis Santacana
  • Iraupena: 60 minutu

Denis Santacana: Sharing Home

Martxoak 11 astelehena

Eszena dantza: koreografo eta dantzari desberdinek haien piezak aurkeztuko dituzte: Gazteszena 12:00

Denis Santacana: Madera 

Maderan, koreografoaren esperientzian bertan inspiratua da dramaturgia, urte asko kanpoan bizi izan ondoren bere sorlekura itzultzen denean. Naturak jatorrira itzultzeko egiten dion deiaren eta hara berregokitzeko zailtasunaren arteko gatazka pertsonala, iraganeko mamuen kontrako borrokan.

  • Zuzendaritza: Denis Santacana Maiztegui 
  • Antzezleak: Denis Santacana, Victor Fernandez, Yenalia Palmero
  • Iraupena: 20 minutu

Denis Santacana: Madera 

Amaia Elizaran: B L O C K 

Blokatu, buxatu, galarazi, geldiarazi, oztopatu, bakartu… Blokeoak galarazi egiten dio norbaiti bere bizitza normala egitea, eta modu bat baino gehiagotan eragin diezaioke. Gizakiok, aldika, ezin izaten dugu adierazi erraz geure burua, eta zail egiten zaigu gauzen zentzua aurkitzea.

  • Zuzendaritza: Amaia Elizaran 
  • Antzezleak: Leire Otamendi Amaia Elizaran 
  • Musika: Lander Zalakain (Belako) 
  • Produkzio musikala: Josu Ximun (Belako) 
  • Kanpo begirada: Marti Güell 
  • Diru-laguntzak: Karrikan, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Donostia Kultura, Etxepare 
  • Eskerrak: Dantzagunea, Hameka, Mendi zolan.
  • Iraupena: 15 min 

Amaia Elizaran: B L O C K

Mey-Ling Bisogno: ShŌjo 

Manga-tik sortutako pertsonaia. Neskato txiki eta xalo bat, elementu magiko batzuk eta botere fantastikoak dituena. Begi handiok adierazten dute hori, begi-ninien distirak, ikusmira ulertezinen islak, betileen punta beltzek eta argi-burbuilek, bitxiki geldi, lanpara erraldoiak balira bezala, orainaldi beirakaraz iragan arraroa argitzen.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Mey-Ling Bisogno 
  • Antzezleak: Aiala Echegaray, Edoardo Ramirez Ehlinger 
  • Jatorrizko musika: Martin Ghersa 
  • Kolaborazio artistikoa: Marianela Pensado 
  • Zuzeneko musikariak: Martin Ghersa, Isabel Romeo 
  • Komunikazioa eta banaketa: Cristina Perez Sosa
  • Atrezzoa: Mey-Ling Bisogno 
  • Argiztapen diseinua: Cía de la Luz 
  • Iraupena: 15 min

Mey-Ling Bisogno: ShŌjo

Alessio Natale: The palce 

Bizi dugun garai honetan bistakoa da espazio falta, helburu atzeman ezina da nahi dugun lekua aurkitzea. The Placek, egunerokotasunaren bidetik, aurkezten du gizarte bat non boterea lortzeko borrokak piramidearen erpinean egonarazten duen, non ia beti indartsuenak irabazten duen ahularen lepotik, eta non batzuk besteokin korapilatuz gorenera iristen diren.

  • Koreografoa: Alessio Natale 
  • Dantzariak: Sheila Bareas Luis, Iria Fernandez Lumbrera, Michele Manganaro, Andrea Montañés Andreu, Jose Montero Soriano 
  • Musika: Karl Jankins (Allegretto), Olafur Arnald (Brim)
  • Iraupena: 9 minutu

Alessio Natale: The palce 

Clémence Juglet: El otro

Identitatea bilatzea eta tinkatzea, gizartearen irudiaren garrantzia, eta nortasunaren alderdi desberdinak, izatea eta itxurak egitea tarteko. Ni neu izatea, besterik gabe: horrek beldurtzen gaitu gehien. Ikasgaia eman genuen inoren beharrak asetzeko, inoren ikuspuntuaren arabera bizitzeko, onartuko ez ote gintuzten beldurrez.

  • Koreografoa eta dantzaria: Clémence Juglet 
  • Musika: Mike Sheridan, Harry Escott, Sandrine Piau
  • Iraupena: 10 minutu

Clémence Juglet: El otro

Evie Demetriou: The more you dance the more you get

Lan honen oinarrian gorputza behartuta erabiltzearen ideia dago, salgai gisa, emakumeen sexu-esplotazioa dela eta. Aurpegirik gabeko norbait agertokian, gorputza behin eta berriz erakustera, saltzera eta birsaltzera behartua. Higidura fisikoaren hizkuntzaz egindako lan honek barnekoitasuna eta umorea konbinatzen ditu, higidura eta soinua, arriskua eta ustekabea.

  • Zuzendaritza eta antzezlea: Evie Demetriou 
  • Aholkularia: Tabea Martin 
  • Ahots coach-a: Cathryn Robson 
  • Jantziak: Kristia Michaelidou 
  • Argiztapen diseinua: Alexander Jotovic 
  • Musika: Come and Play, Damian Lazarus 
  • Komunikazioa eta banaketa: Cristina Pérez / peso producciones
  • Iraupena: 20 minutu

Evie Demetriou: The more you dance the more you get
Argazkia: Michael Papamichael

Jordi L. Vidal: An Encounter

An Encounter ikuskizunak akrobazia, dantza eta antzerki fisikoa konbinatzen ditu. Bi pertsonen elkartze samur eta beroa, hunkigarri gertatzen dena irribarre eta ustekabe sorta batean. Elkarrekin lotutako koadro eszenikoek osatzen dute sorkuntza-lan hau.

  • Antzezleak: Youri De Gussem, Julie Querre 
  • Koreografia eta zuzendaritza: Jordi L. Vidal 
  • Jantziak, osagarriak eta eszenografia: Perrine Langlais 
  • Koreografia coach-a: Michou Swennen, Mariano Bolfarini 
  • Akrobazia eta slapstick coach-a: Anthony Lefebvre y Gonzalo Alarcón.
  • Iraupena: 20 minutu

Jordi L. Vidal: An Encounter

LaRutan: Out of the blue II (Kutxa Kultur Plaza Tabakalera 14:30)

Out of the blue II dantza garaikideko pieza bat da, formatu txikikoa, bi dantzarirentzat, kalean emateko pentsatua. Libreki dantzatzeko, mugitzeko, deskonektatzeko, errutinarekin eta ezarritakoarekin hausteko plazeraz gozatzeko beharretik sortua.

  • Zuzendaritza: Maria Andres 
  • Koreografia: Maria Andres, Denis Martinez 
  • Interpreteak: Denis Martinez, Maria Andres 
  • Musika: Plastikman 
  • Jantziak: Maria Andres 
  • Argazkiak eta bideoak: Etanowski

LaRutan: Out of the blue II

Kukai: Erritu (Victoria Eugenia Antzokia 20:30)

Erritun egin dute topo Kukai Dantzak eta Sharon Fridman koreografoak. Bizi-bidaia bat da Erritu, bizitzako etapak zeharkatzen baititu pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez, naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte.

  • Jatorrizko ideia: Jon Maya Sein 
  • Koreografia: Sharon Fridman 
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena 
  • Kantua: David Azurza 
  • Musika-sorkuntza: Luis Miguel Cobo, David Azurza 
  • Dramaturgia-laguntzailea: Antonio Ramírez-Stavibo 
  • Argiztapen diseinua: David Bernués, Sharon Fridman 
  • Soinu-espazioaren diseinua: Ángel Agüero 
  • Jantzien diseinua: Ikerne Giménez 
  • Eszenografiaren diseinua: Oficina 4Play Arquitectura 
  • Jantziak egitea: Inma Gómez, Saioa Matxain 
  • Jantziak girotze-egokitzea: María Calderón 
  • Eszenografia eraikitzea: Arquitectura Efímera Base X Altura Sll 
  • Diseinu grafikoa: Tempografix 
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Ignacio Urrutia, Katiuskak 
  • Bideoa: Acrónica Producciones 
  • Kudeaketa-taldea: Jon Maya Sein, Nagore Martínez, Doltza Oararteta
  • Iraupena: 60 min

Kukai: Erritu

Martxoak 12 asteartea

Lasala: Luz (Gazteszena 11:30) 

Itzalpekoaren argitzea. Sakratu denaren iluntasuna. Luz bi munduren arteko aurkakotasunean dago oinarrituta: argiaren mundua eta iluntasunaren mundua. Antzezlanean sakratutasuna, araztasuna, leuntasuna, sotiltasuna, hauskortasuna… jorratuko dira; bestetik, zakarkeria, basakeria, ankerkeria… Eta hori guztia, sortutako mundu bakoitzean.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz 
  • Laguntzailea: Jaiotz Osa 
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa 
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Jaiotz Osa, Paula Parra 
  • Musika: Johan Sebastian Bach, Jean Fraçois Vrod, Marilyn Manson, Henryk Górecki, David Lang Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada 
  • Jantzien diseinua: Xabier Mujika 
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
  • Iraupena: 50 minutu

Lasala: Luz 

Lava dantza konpainia: Bending the walls - Beyond (Victoria Eugenia Antzokia 20:00)

Bending the Walls zorionaren, askatasunaren eta ulertzearen bila gabiltzalarik jasaten ditugun murrizketen eta mugen munduaren araketa bat da: muga fisiko eta psikologikoak, geure baitan eta inguratzen gaituen munduan.

Beyond lanean, bilaketa badaezpadako eta etengabearen esperientzia planteatzen da, bizitzako ibilbidean aurrera bultzatzen gaituen bilaketarena, oroimeneko paisaia emozionaletan barrena. Egoera distopiko disonante bat, ibilia ziurgabetasunaren agertoki bilakatzen duena, etengabe behartzen gaituena geure bizitzako ibilbidea sortzera edo hartaz gogoeta egitera, ohartuki nahiz oharkabean eraikiz goazen paisaiaz.

Bending the walls

  • Koreografia: Fernando Hernando Magadan 
  • Zuzendari artistikoa: Daniel Abreu 
  • Errepikatzailea: Dominic Santia 
  • Musika konposizioa: Luis Hernaiz 
  • Testu-ahots: Gary Hill Around and About (1980) 
  • Antzezleak: Luis Agorreta, Javier Arozena, Emiliana Battista Marino, Samuel Déniz, Carmen Fumero, Virginia Martín 
  • Jantziak: Annemarije van Harten 
  • Argiztapena: Tom Visser 
  • Dramaturgia: Yvan Dubreuil

Beyond

  • Zuzendaritza: La intrusa. Virginia García, Damián Muñoz 
  • Sormena: La intrusa antzezleekin elkarlanean 
  • Zuzendari artistikoa: Daniel Abreu 
  • Antzezleak: Luis Agorreta, Javier Arozena, Emiliana Battista Marino, Samuel Déniz, Carmen Fumero, Virginia Martín 
  • Dramaturgia: Virginia García 
  • Testua: Ana Redondo (La Intrusa) 
  • Jatorrizko soinu banda: Jesús Díaz 
  • Argiztapena eta jantziak: La intrusa Tenerifeko Auditorioko lantaldearekin elkarlanean 
  • Laguntza teknikoa: Jordi Berch

Lava dantza konpainia: Bending the walls
Argazkia: MarcosGpunto


Martxoak 13 asteazkena

Cielo Raso: Piedra (Gazteszena 11:30)

Cielo Raso konpainiaren azken lana Piedra, hiru interpreterentzat proposatzen da, erresistentzia, konkista eta porrota arakatzeko bide gisa. Gorputzaren gogortasuna eta hausturaren unea, ustekabeko zerbait balitz bezala harritzen gaituena.

  • Zuzendaritza: Igor Calonge 
  • Zuzendari laguntzailea: Gabriel F. 
  • Antzezleak: Ainhoa Usandizaga, Emma Riba, Victor Fernandez 
  • Argiztapen diseinua: Sergio Garcia 
  • Jantzien diseinua: Amalia Elorza 
  • Eskultura: Beatriz Churruca 
  • Ekoizpena eta banaketa: Igor Calonge 
  • Egonaldi artistikoa: Gazteszena (Egia K.E.) 
  • Sorkuntza: Dantzagunea
  • Iraupena: 56 minutu

Cielo Raso: Piedra 

Mari Paula: Retropica (Victoria Eugenia Klub Aretoa 13:15 / 16:30)

Retropica dantza antropofagoaren performance bat da. Samba, bossa nova, orpoketa jaten ditu, eta kultura zerbait hermetikotzat daukan ikuspegia hausten du. Retropica emakumea da. Gosea da, sua, plazer muturrekoa ezti huts gisa, ekuatoreko zainetan dariola.

  • Ideia, koreografia eta performanzea: Mari Paula 
  • Koreografia orientazioa: Airton Rodrigues, Angela Donat Mas 
  • Dramaturgia orientazioa: Giorgia Conceição, Leonarda Glück, Ricardo Nolasco 
  • Testuak: Leonarda Glück, Luis Pablo Beauregard 
  • Argiztapen diseinua: Trio Desenho de Luz 
  • Musika zuzendaritza: Fernando De Castro 
  • Ilustrazioa: Evandro Prado 
  • Jantziak: Mari Paula 
  • Bideoak: Livea Castro Calvo, Marcus Bonato 
  • Ekoizpena eta koordinazioa: Jorge Schneider, Simone Bönisch – Ababtg 
  • Ekoizpena eta nazioarteko komunikazioa: Adrián Torices, Marta Romero 
  • Iraupena: 45 minutu. Diziplina anitza.

Mari Paula: Retropica
Argazkia: Frank Pittors
 

Martxoak 14 osteguna

Un Poyo Rojo: Un Poyo Rojo (Intxaurrondo K. E. 10:00)

Un Poyo Rojok gurutzaketa interesgarria dakar dantzaren, kirolaren eta sexualitatearen artean. Gorputz-hizkuntzatik abiatuta, lan honek hizkuntza garaikidearen mugak arakatzen ditu, higidurari eta ondorengo interpretazioei buruz. Probokazioa, geure buruaz barre egiteko eta, horrekin batera, geure osotasuna onartzeko gonbita.

  • Zuzendaritza: Hermes Gaido 
  • Antzezleak: Alfonso Baron, Luciano Rosso 
  • Koreografoak: Nicolas Poggi, Luciano Rosso 
  • Banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas
  • Iraupena: 60 minutu

Un Poyo Rojo: Un Poyo Rojo
Argazkia: Paola Evelina

Cristina Gomez konpainia: Cambiando el paso (Gazteszena 12:00)

Etengabe aldatzen dugu pausoa… Bizitzak ezartzen digun erritmoari eusteko, jarritako helmuga batera iristeko, atzean geratutako lagun minari itxaroteko, dena eman genion haren atzetik joateko, geldialdia egin eta ulertzeko.

  • Koreografia eta ideia originala: Cristina Gomez 
  • Zuzendaritza eszenikoa: Fuensanta Morales 
  • Dantzariak: Cristina Gomez, Javier Monzon 
  • Jatorrizko musika konposizioa eta gitarra: Francisco Vinuesa 
  • Kantua: David Vazquez 
  • Perkusioa: Kike Terron 
  • Off-ahotsa: Antonio Canales 
  • Koreografo gonbidatua: David Coria 
  • Testua: Maria Pampanas 
  • Argiztapen diseinua: Olga Garcia 
  • Eszenografia eta leku eszenikoa: Oscar Alonso Sanchez (Rusti) 
  • Jantzien diseinua: Carmen Granell 
  • Soinua: Enrique Cabañas
  • Iraupena: 60 minutu

Cristina Gomez konpainia: Cambiando el paso 

Markeliñe: Julietas, Romeo Circo (Antzoki Zaharra 18:00) 

Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera. Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa. Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuaren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia.

  • Ideia eta dramaturgia: Markeliñe 
  • Koordinazioa: Joserra Martínez 
  • Antzezleak: Maitane Azpiroz, Itziar Fragua/Sandra F. Agirre Javier García "Mimo", Garazi Pascual, Begoña Peñaranda 
  • Musika: Jim Pinchen 
  • Off ahotsa: Sandra F. Agirre 
  • Argiztapen diseinua: Paco Trujillo 
  • Jantziak: Marieta soul espacio creativo 
  • Koreografiak: Mar Garcia 
  • Argazkiak: Gerardo Sanz 
  • Ekoizpena: Markeliñe; 
  • Ekoizpen exekutiboa: Iñaki Egiluz
  • Kudeaketa: Jon Kepa Zumalde 
  • Sustapena: Gloria Hernandez
  • Iraupena: 60 minutu

Markeliñe: Julietas, Romeo Circo

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.