Dokumentuaren akzioak
Deialdia: dantza-lanen katalogoa II edizioa
Oraingoan, aurreko deialdian bezala, konpainia bakoitzeko 3 izango dira dantza-lan muga kopurua, baina ez du inportako lana zein ataletan kokatzen den (kalea, aretoa, toki berezia) atala errepikatu daitekelarik edo ez. Lan berriak bidali ahal izango dira, baita lehenengo edizioko informazioa eguneratu ere. Posible izango da aldaketarik gabe lan berdina argitaratzea eta baita berriro argitaratzea nahi ez den lana ezabatu.
Erantsian dauden dokumentuetan katalogoaren ezaugarriak, betebeharrak eta betetzeko galdeketa dauzkazue. Interesa duzutenok, bai euskeraz eta bai gazteleraz bete beharko duzue informazioa.
Informazioa jasotzeko epe muga: 2014-ko Urtarrilak 24 Ostirala. Bidali informazioa comunicacion@addedantza.org helbidera.
- Katalogoak ADDEren bazkide diren eta ez direnen lanak jasoko ditu.
- Bazkide ez direnak, dantza-lan bat argitaratzeagatik ordaindu beharko duten kuota: 50 €*, bi lan argitaratzeagatik 70 €*, hiru lan argitaratzeagatik 80€*.
- Ez dute ordainduko zenbatekorik argitaratuta dagoen lanak berriro argitaratzeagatik.
- ADDEko bazkideek ez dute diru kopururik ordaindu behar.
*Kuota hauek ADDEk bere gain hartzen dituen gastuei aurre egiten lagunduko dute.
Zuen proposamenen zain gaude!
Informazio osoa Katalogoaren Ezaugarri eta Betebeharrak, bidaltzeko galdeketa eta katalogoaren lotura www.addedantza.org helbidean.
Dokumentuaren akzioak