Dokumentuaren akzioak
Danzalava formazio-proiektuko tailerrak otsailean hasiko dira
Europa mailan ibilbide sendoa egindako irakasleek emango dituzte heldu diren hilabeteetan Danzalava formazio-programako tailerrak. Otsailetik ekainera egingo dira tailerrok, eta irakasleen artean dira Iñaki Azpillaga eta Victoria P. Miranda euskaldunak. Daniel Abreu eta lehen saioa emango duen Guillermo Weickert dira beste irakasleak. Danzalavaren barruan, urtean zehar koreografo gazteei laguntzeko jarduerak eta dantza-erakustaldiak egitea aurreikusi dute.
Ampa Pas de Basque kolektiboa da antolatzailea, eta Jose Uruñuela kontserbatorioa eta Altraste elkartea lankideak. Danzalavaren helburua da dantzako profesionalak laguntzea eta publiko zabalaren artean dantzarekiko sentsibilizazioa sustatzea. Ildo horretan, Danzalavaren helburua da Araban dantza-etxe bat sortzeko beharra ikusaraztea, eta Bizkakiko DantzaBiz eta Gipuzkoako Dantzagunearen gisakoak eratzeko bidea lantzea.
Tailerren egutegia
Otsailak 25 – 26
- Guillermo Weickert, "Entrenando al intérprete de danza"
- Otsailak 25, larunbata, 10:00 – 13:00 / 15:00 – 18:00
- Otsailak 26, igandea, 10.00 – 14:00
- Prezioa: 50€
Martxoak 25 – 26
- Daniel Abreu, "A través del aire"
- Martxoak 25, larunbata, 10:00 – 13:00 / 15:00 – 18:00
- Martxoak 26, igandea, 10:00 – 14:00
- Prezioa: 50€
Apirilak 22 – 23
- Victoria P. Miranda, "Physical endless"
- Apirilak 22, larunbata, 10:00 – 1300 / 15:00 – 18:00
- Apirilak 23, larunbata, 10:00 – 14:00
- Prezioa: 50€
Ekainak 26 – 30
- Iñaki Azpillaga, "Powerful and frágil"
- Ordutegia: 10:00 – 14:00
- Prezioa: 120€
Izen ematea: altrastedanza@gmail.com
Tokia: CMD Jose Uruñuela. Provincias Vascongadas plaza, 8, Gasteiz
Informazioa: Altraste
Dokumentuaren akzioak