Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urbeltzen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua eskuragarri

Dokumentuaren akzioak

Urbeltzen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua eskuragarri

2019/06/19 08:15
Urbeltzen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua eskuragarri

Danza vasca: aproximación a los símbolos. Juan Artonio Urbeltz, 2001.

Juan Antonio Urbeltzek 2001. urtean argitaratu zuen "Danza vasca: aproximación a los símbolos" liburua dantzan.eus-en bertan deskargatzeko aukera duzue. Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu zuen Euskal Herria entziklopedia enblematikoa bilduman kaleratu zen Urbeltzen lana.

Eusko Jaurlaritzak entziklopedia horretako 46 liburuetatik 24ren jabetza intelektuala bereganatu du eta pixkanaka liburuak sareratzen ari dira. Urbeltzen liburua oraindik ez dute partekatu sarean, baina bilduma bereko zenbait pieza pdf formatuan deskarga daitezke Eusko Jaurlaritzaren webgunean.

Danza vasca: aproximación a los símbolos

Euskal dantza tradizionalen inguruan Juan Antonio Urbeltzek ordura arte egindako ikerketen laburpena jaso zuen liburu honetan. Argazki eta ilustrazioei presentzia nabarmena emanez, sei zatitan bereizten da lana. Dantzaren jatorria, inauteriak, solstizioetako jaiak, dantza eta gizartea, musika eta instrumentuak eta Argia dantza taldea dira Urbeltzen lan honetako zati nagusiak.

Besteak beste, inauteriaren jatorriari buruzko eta kaosaren inguruko proposamenak, mairu eta kristauen festak, besta berri, ezpata-dantzak, brokel-dantza, soka-dantzak... aztertzen ditu. Dantza eta musika, ia beti elkarrekin doazela kontuan hartuta, musika eta musika-tresnei ere erreparatzen die. Euskal Herriko edozein jai, erritu eta dantzetan ibili izan diren instrumentuen errepasoa egiten du. Bukatzeko, euskal dantza tradizionala lantzeko azken mendean izan den bilakaera aztertzen du. Atal horretan Argia dantza taldearen ibilbideaz eta taldeak bultzatutako eredua aurkezten du.

Liburua: Juan Antonio Urbeltz: Danza vasca: aproximación a los símbolos (pdf)

Dokumentuaren akzioak

2019/06/19 15:38
Oso ideia ona!!!
Argazki bakoitzean eszena bakiotzean Urbeltzen ikerketak ikusten ditut!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.