Dokumentuaren akzioak
Dantzertin irakasle izateko deialdia irekita dago: zer eskatzen da?
Irekitan daude dagoeneko Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan irakasle aritzeko zerrendak. Merezimendu lehiaketaren bidez hautatuko dira irakasleak, hau da, titulazioak eta merituak aurkeztu behar dituzte irakasle izan nahi dutenek. Dantzako goi-mailako titulua beharrezkoa da bertan aurkezteko, eta dantza konpainia profesionaletan egindako urteek, estreinatutako koreografia kopuruak, eta dantza goi-mailako irakaskuntzari buruz egindako argitalpenek eskaintzen dute puntu gehien.
Deialdian parte hartu dezaketen dantza irakasleak honako espezialitate hauetakoak dira:
- Konposizio koreografikoa
- Dantza klasikoa
- Dantza garaikidea
- Dantzaren historia
Guztietan dantzako goi-mailako titulua eta irakasletzan jarduteko baliokidetasuna aurkeztu behar dituzte irakasle izan nahi dutenek. Horrez gain, honako merituak eta puntuazio baremoak ezarri ditu Jaurlaritzak:
- Dantzari bakarlari edo zuzendari gisa egindako jardunak (antolatzailearen programa edo ziurtagiria aurkeztu behar da, interesdunaren izenarekin): (15, gehienez) 0,75 ekoizpeneko.
- Taldeko dantzari gisa edo dantza-gorputz gisa egindako jardunak (antolatzailearen programa edo ziurtagiria, interesdunaren izenarekin) : 0,50 ekoizpeneko.
- Dantza profesionaleko konpainia baten partaide izatea (lan-kontratuaren fotokopia konpultsatua): (10, gehienez) 1 urteko.
- Bestelako jarduerak (Ziurtagiriak, kontratuak edo programak): 0,25
- Estreinatutako edo koreografo gisa erregistratutako koreografiak: (15, gehienez) 1 koreografiako.
- Lanbide eremuarekin zerikusia duten sariak estatu- eta nazioarte-mailako lehiaketak eta sariketetan: (5, gehienez) Lehenengo saria 1,25; Bigarren eta hirugarren sariak 075; Accesita 0,25.
- Dantzako Goi-Mailako irakaskuntzarekin zerikusia duten argitalpenak (7,5 gehienez). Dantzako Goi-Mailako irakaskuntzarekin zerikusia duten artikuluak edo liburuen atalak: 0,25. Argitaratutako liburuko: 0,50.
- Dantzarekin zerikusia duten erakundeetan izandako postuak edo karguak (Agintaritza eskudunak eginiko izendapenak edo kargugabetzeak): (2, gehienez) 0,50 urteko.
- Dantzaren Goi-mailako irakaskuntzekin zerikusi zuzena duten prestakuntza-ikastaroak, 20 ordukoak gutxienez, eta azken 10 urteetan eginak. (1, gehienez) 0,25 ikastaroko.
- Europar Batasuneko unibertsitateko ikastetxe publikoetan, Dantzako goi-mailako irakaskuntza arautuetan emandako bil hileko zerbitzuko puntu 1.
- Europar Batasuneko estatukideetako unibertsitateko ikastetxe pribatuetan, Dantzako goi-mailako irakaskuntza arautuetan emandako bil hileko zerbitzuko 0,33 puntu
Informazioa: Deialdia. Arte Dramatikoaren eta Dantzaren Goi Mailako Eskola (Hezkuntza Saila - Eusko Jaurlaritza)
Dokumentuaren akzioak