Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita dago Dantzertirako sarbide probetarako izen-ematea

Dokumentuaren akzioak

Irekita dago Dantzertirako sarbide probetarako izen-ematea

2020/05/19 11:10
Irekita dago Dantzertirako sarbide probetarako izen-ematea

Dantzertiko hauta probak. Argazkia: Dantzerti

Dantzako goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleek izena eman ahal izango dute Dantzertin maiatzaren 11tik 26ra. Izena eman nahi duten hautagaiek on-line egin beharko dute. Goi mailako dantza ikasketak, gradu baten parekoak eta lau urteko iraupena dutenak eskaintzen ditu Dantzertik Bilbon. Eusko Jaurlaritzak sortutako eskola da, musikan Musikenen betetzen duen pareko papera antzerkian eta dantzan betetzeko.

Dantzertiko ikasketei eta sarbide-proben inguruko zalantzak argitzeko gerturatze jardunaldiak antolatu ditu Dantzerti eskolak. Lehenengoa maiatzaren 16an izan da eta bigarrena larunbat honetan izango da, maiatzaren 23an goizeko 11:00etan. Interesatuak helbidera idatzi.

Sarbide-probak uztailaren 13tik 17ra bitarteko astean egitea aurreikusten da. Dantza garaikidean eta klasikoan ezagutzak dituzten dantzarientzako goi-mailako eskolara sartzeko sarbide-probak dira. Frogak gainditzen dituzten dantzariek, batxilergoko ikasketak amaituta, beren dantza formazioari jarraipena emango diote Dantzertin. Sarrerako frogak alderdi teorikoa eta praktikoa izango du. Alde batetik, dantzaren inguruko testu baten azterketa idatzia egin behar dute hautagaiek. Bestetik, Dantza Klasikoko eta Dantza Garaikideko eskola bana jasoko dituzte. Ondoren, hautagaiek bariazio bat egingo dute, haien gaitasun artistikoa neurtzeko. Eta azkenik, hiru minutuko inprobisazio-proba bat eskaini beharko dute.

Informazio gehiago: Dantzerti

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.