Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzerti ezagutzeko ate irekiak eta sarbide frogak

Dokumentuaren akzioak

Dantzerti ezagutzeko ate irekiak eta sarbide frogak

2021/05/07 08:55
Dantzerti ezagutzeko ate irekiak eta sarbide frogak

Dantzertiko hautapen frogak, 2020-07-13. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Larunbat honetan Dantzerti hobeto ezagutzeko gerturatze jardunaldiak izango dituzte etorkizuneko ikasleek. Sarbide frogak ekainaren 14tik 25era bitarteko astean egitea aurreikusten da. Unibertsitateko gradu mailako titulazioa eskaintzen du Dantzertik bai dantzan, bai arte dramatikoan.

Gradu ikasketak

Dantzertin lau urteko ikasketak egiten dituzten ikasleek dantzako goi mailako titulua eskuratuko dute. Berriki, Espainiako Hezkuntza Ministerioak ikasketa horiek unibertsitateko graduen balioa dutela berretsi du. Dantzertin dantza ikasketak burutzen dituzten ikasleek Goi Mailako Dantza Ikasketen Gradu Titulua eskuratuko dute.  

Eskolara sartzeko egin beharreko ariketak

Dantza garaikidean eta klasikoan ezagutzak dituzten dantzarientzako goi mailako eskolara sartzeko sarbide probak egiten ditu Dantzetik. Frogak gainditzen dituzten dantzariek, batxilergoko ikasketak amaituta, beren dantza formazioari jarraipena emango diote Dantzertin. Sarrerako frogak alderdi teorikoa eta praktikoa izango du.

Alde teoriakoan, dantzaren inguruko testu baten azterketa idatzia egin behar dute hautagaiek, eta alderdi praktikoak hiru zati izango ditu: lehenengoan, Dantza Klasikoko eta Dantza Garaikideko eskola bana jasoko dituzte. Bigarrengoan, ikaslegaiek bariazio bat egingo dute, haien gaitasun artistikoa neurtzeko. Eta azkenengo atalean, inprobisazioari erreparatuko zaio. Aurrena inprobisazioko talde sesioa egingo da, eta, bukatzeko, epaimahaiak gaia edo jarraibidea proposatuko du sorkuntza baterako abiapuntu gisa. Hautagaiek 30 minutu edukiko dituzte 3 minutuko proposamen eszenikoa prestatzeko. Proposamen hori banaka aurkeztuko dute, eta amaitzean, epaimahaiak egoki deritzon galderak egingo dizkie hautagaiei.

Izen-emateak

Larunbat honetan Dantzertira hurbildu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute administraritza@dantzerti.eus helbidera idatzita. Jardunaldia maiatzaren 8an, 11:00-13:00etara izango da.

Dantzako Gradun izena eman nahi dutenek maiatzaren 21era arte dute aukera. Ondoren, sarbide frogak ekainaren 14tik 25era bitarteko astean egitea aurreikusten da. Hautagaiek on-line egin beharko dute izen-ematea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.