Dokumentuaren akzioak
Dantzaz beteriko Bilboko gau zuria
Gau zuria antolatu du "Fundacion Bibao 700"-ek heldu den ekainaren 13an (larunbata) Bilboko Guggenheim museoan. Besteren artean, hainbat dantza emanaldi motz izanen dira 3 sesiotan emanak (21:00etan, 23:00etan eta 01:00etan).
Konpainia hauek hartuko dute parte:
-
Maura Morales - Kuba - dantza garaikidea
"Hipocondríaca". Egileak minari aurre egin behar izan dion aldiei buruzko pieza da. Dantza zuzena eta energiaz beterikoa, teknika zorrotz bati lotua. Habanako balet nazionalean eta Txileko Santiagoko baletean aritu izan da Maura Morales. Pieza honek 13Masdanza nazioarteko koreografia jaialdiko bakarlariendako lehen saria jaso zuen.
-
Thomas Noone Danz - Katalunia - dantza garaikidea
3 pieza ezberdin eskainiko ditu gauean zehar. Lehenengoa: "Tact". Bigarrena: "Tone". Hirugarrena: "Fútil". Indar eta teknika handiakoak hirurak ere, edozein ikuslerengan eragiteko modukoak.
-
Asier Zabaleta - Euskal Herria - dantza garaikidea
"Look"izeneko ikuskizuna eskainiko du Asier Zabaletaren Ertza konpainiak. Irudia hartzen du hizpide pieza honek, egun itxurak izanaren gainetik duen garrantzia azpimarratuz. Bideo proiekzio baten gainean ariko dira dantzariak.
-
La intrusa danza, Damián Muñoz, Virginia Garcia - Euskal Herria - dantza garaikidea
"Zona de descarga". "Pobres bestias"-en kreazio prozesutik ateratako pieza. La intrusa-danza eta arriaga antzokiak elkarlanean ekoiztutako lana da.
-
Circle of TrusT - Zaragoza, AEB - Hip-hopa
Pieza ezberdinen nahasketa eskainiko dute Hip-hop dantzari hauek: "Museo de cera" eta "Papiroflexia" izeneko lanetatik atera dituzte urratsak. BBoy Reveal Estatu-batuarraren kolaborazioa izanen dute horretarako. Breakdance estilo ezberdinak erakutsiko dituzte, Zaragozako taldearen ideia bereziekin batera.
-
Daniel Abreu - Tenerife - dantza garaikidea
"Microdanza". Daniel Abreu Espainiako koreografo eta dantzari nabarmenetakoa da. Balet klasikoan eta dantza garaikidean formatuta, azken hau hartu du bere dantzakera osatzeko oinarri.
Dokumentuaren akzioak