Dokumentuaren akzioak
Dantzatuko zenuke gurekin?
Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia Antzokiak, atsegin handiz, programa honen inguruan egingo den tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Tailerra Malandain Ballet Biarritzek aurkeztuko duen Estro-Nocturnes programaren inguruan egingo da.
Dantzan esperientzia gabeko (hastapena) eta hasitako (Maila ertaina) helduentzat zuzenduta, tailer hau dibertimendurako eta dantza munduaren kontzientziaziorako sortu da. Ikuspegi ludiko batetik, dantzaren zenbait oinarri esploratuko ditugu. Horien artean gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera edota musika eta erritmoaren arteko erlazioa.
Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izenemate ordenaren arabera izango da. Partehartzea doakoa da.
Izena emateko azken eguna: urriak 28, asteartea.
Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoa (Donostia)
- Urriak 31,19:00 - 21:00 (Hastapena)
- Azaroak 5, 19:00 - 21:00 (Hastapena)
- Azaroak 6, 19:00 - 21:00 (Maila ertaina)
Izen-ematea: Dantzatuko zenuke gurekin?
Dokumentuaren akzioak