Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzatu naiz ala dantzatu dut?

Dokumentuaren akzioak

Dantzatu naiz ala dantzatu dut?

2021/04/15 07:00
Dantzatu naiz ala dantzatu dut?

Ilustrazioa: Gari Otamendi

Dantzatu aditza jokatzerakoan sortzen den zalantza, nola esan behar da "Dantzatu naiz" ala "dantzatu dut"? Euskaltzaindiak erantzun dio galderari:

Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio [EH:dantzatu] da/du aditza dela: arratsalde osoan dantzatu naiz (ez *dantzatu dut); aurreskua dantzatu dut.

Dantzatu aditza jokatzearekoan bi aukerak dantzatzen (!) ditugu, baina bakoitza bere aditz-erregimenean:

  • Arratsalde osoan dantzatu naiz
  • Aurreskua dantzatu dut.

Beraz, dantzan ―zein dantza egin dugun zehaztu gabe aritu bagara, "dantzatu naiz". Eta zehazki zein dantza egin dugun zehazten badugu "dantzatu dut".

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.