Dokumentuaren akzioak
Dantzariak nagusi izango dira Argentinako La Platan ospatuko den Euskal Astean
Bihar, azaroaren 1ean abiatuko da Euskal Astea (Semana Nacional Vasca) La Platan eta astebetez pilota, euskal literatura, euskal zinema, euskal abesbatzak eta euskal dantza izango dira Argentinako hirian. Ekitaldi nagusiak azaroko bigarren asteburuan, azaroaren 8an eta 9an ospatuko dira.
Azaroaren 8an, larunbatean, Club Atenas-en dantza jaialdi handia izango da, Argentinako hainbat euskal etxetako dantza taldeen agerraldiarekin. Jaialdi horretarako mimoz prestatzen dituzte dantza taldeen beren saioak, dantza bakar bat egitek aukera izaten baitute eta gogo betez aritzen dira ahalik eta proposamen onena egiten.
Biharamunean, igandean, La Platako kaleetan, Republica de los Niños kalean, dantza taldeak denak elkarrekin arituko dira dantzan. Goizeko 11:30etan, dantza taldeak kalean elkartu eta zenbait dantza talde guztiek batera eskainiko dituzte.
Informazioa: Euskal Astea La Plata 2014 (Euzko Etxea, La Platako euskal etxea)
Dokumentuaren akzioak