Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren VIII. Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren VIII. Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

2010/04/29 12:56
Dantzaren VIII. Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

Argazkia: Bill Cooper

Hauexek dira aurten emango sariak:

  • Jon Vallejo (Dresdengo Operako Balleteko bakarlaria), Errebelazio Saria
  • Mónica Zamora (Birmingham Royal Ballet-eko Dantzari Nagusi ohia), Arte Ibilbidearen Saria.

 

Jon Vallejo (Donostia, 1985) - Errebelazioa saria 2010

Dresdeko Operako Baleteko barkarlaria

Jon Vallejo 1Hamar urtez, 1990 eta 2000. urte bitartean Mentxu Medelekin ikasi zuen. Garai horretan (1998) Ciudad de A Coruña lehiaketako saria irabazi zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekari esker Carmen Rocheren eskolan jarraitu zuen bere formazioarekin eta Carmen Rochere baletarekin hainbat emanaldi egin zituen. 2004an Monaco Dance Forum-en dantzari onenaren saria eskuratu zuen. 2005ean Espainiako CND2 gazteen konpainian sartu zen. 2006an Dresden Semper Oper Ballett-ean sartu zen, hau da, Alemaniako Dresde hiriko Operako Baletean.

 

Monica Zamor (Ordizia, 1974) - Arte Ibilbidearen Saria.

Birmingham Royal Ballet-eko Dantzari Nagusi ohia

Monica Zamora - White Swan - foto Bill CooperMonica Zamora hamar urterekin hasi zen Ion Beitiaren eskolan ikasten. Bost urte beranduago Laussanako saria irabazi zuen (1989) eta horri esker Royal Ballet School-en sartu zen. Birmingham Royal Ballet ibilbide oparoa egin zuen (1991-2003) Peter Wright-en zuzendaritzapean. Dantzari gonbidatu bezala Australian BAllet eta Scottish Ballet-ean aritu da. Lausanneko Prix-eko epai-mahaikide izan da 1998 eta 2001ean. 2003an The Birmingham Royal Ballet utzi zuen eta George Piper Dancers konpainiarekin hasi zen lanean. Harrez gero freelance bezala ari da dantzan eta besteak beste Vasos Comunicantes (2004) ikuskizunean parte hartu du, eta Oliver Stone-ren Alexander the Great pelikulan parte hartu du.

 

Dantzaren sarien irabazle-zerrenda

 

2009

  • Errebelazioa saria: Itziar Mendizabal  (Leipzig-eko Baleteko dantzari nagusia)
  • Ibilbide artistikoaren saria: Lucia Lakarra (Munich-eko Operako Baleteko dantzari nagusia)
  • Dantzari dedikazio sarioa: Gene Yurre (dantzaria, koreografoa eta Kresalaren sortzailea)

Dantza Sariak 2009


2008

  • Errebelazioa saria: Iker Murillo  (Zurich-eko Balet-eko dantzari bakarlaria)
  • Ibilbide artistikoaren saria: Iratxe Beorlegi (Mexico-ko Dantza Konpainia Nazionaleko dantzari bakarlaria)
  • Dantzari dedikazio sarioa: Hilde Koch (dantzari ohia, errepetidorea eta irakaslea)

 Dantza Sariak 2008

 

2007

  • Errebelazioa saria: Jorge Nozal (Nederlands Dans Theater-eko dantzaria)
  • Ibilbide artistikoaren saria: Iratxe Ansa (Nederlands Dans Theater-eko dantzaria)
  • Dantzari dedikazio sarioa: Peter Brown eta Agueda Sarasua (Donostiako Kontserbatorioko irakasleak)

 Dantza Sariak 2007

 

2006

  • Errebelazioa saria: Alicia Amatriain  (Stuttgar Ballet-eko danzari nagusia)
  • Ibilbide artistikoaren saria: Jose San martin (Frankfurt-eko Forsythe Company-ko dantzaria)
  • Dantzari dedikazio sarioa: Jose Lainez eta Concha Martinez (Anexa dantza garaikideko konpainiaren sortzaileak)

 Dantza Sariak 2006

 

2005

  • Ibilbide artistikoaren saria: Urtzi Aranburu (Nederlands Dans Theater-eko dantzaria)

 Urtzi Aranburu 2005

 

2004

  • Dantzaren Saria: Gipuzkoako  Foru Aldundia
  • Dantzaren Saria: Miguel Orbelzu (elkartearen 1. lehendakaria)

 

2004

  • Dantzaren Saria: Donostiako Udala
  • Dantzaren Saria: Tolosako Udala
  • Dantzaren Saria: Irungo Udala
  • Dantzaren Saria: Lasarteko Udala

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.