Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzanet, Bizkaiko dantzarien biltzarraren webgunea

Dokumentuaren akzioak

Dantzanet, Bizkaiko dantzarien biltzarraren webgunea

dantzan.com
2007/01/09 12:53
Sarean dago Bizkaiko dantzarien biltzarrak prestatu duen webgunea: dantzanet. Albisteak, Bizkaiko dantza tradizionalen inguruko informazioa, dantza tradizionalen egutegi bat, Bizkaiko dantzari egunari buruzko informazioa eta argitalpenen fitxak aurki daitezke bertan.

Bizkaiko hogeita bat dantza tradizionalen inguruko informazioa jasotzen du webguneak, dantzen zatiak, testuinguruari buruzko ohar batzuk, bibliografia eta argazkiekin. Horrez gain, dantzar horiek egutegian kokatzeko jaietako dantza egitarauen zerrenda bat eskaintzen da. Bizkaiko dantza tradizionalen sailkapena eginez Iñaki Irigoienek idatzitako artikulu batek borobiltzen du atala.

Albistegia ere badu Dantzanet webguneak, eta webgunera sartzen zaren bakoitzean aldatzen den argazki bat ere du. Argitalpenen atalean EDBk argitaratu dituen liburu, diska eta DVDen berri ematen da.

Poliki-poliki EDBko delegazio bakoitza bere webgunea propioa garatzen ari da:


Eta orain Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Dantzanet jarri du martxan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.