Dokumentuaren akzioak
Dantza protagonista
2012/10/12 10:15
Pozik gagoz bai. Oso alai. Prest ditugu jantziak eta oinetakoak. Ohorea da guretzat jai antolatzaileek aurten dantza eta dantzari-dantzazaleok aukeratu izana Durangoko jaiei hasiera emoteko. DANTZA izango da gaur protagonista nagusia.
Pregoi laburra izango da gurea. Mezua barriz, herritar guztiak dantzatzera gonbitzea. ERDUZIE DANTZAN
Dokumentuaren akzioak
bihar barriz, dantzari arituko dira Udaletxeko plazan.
Hona hemen programa:
12:30etan URIKO AURRESKUA dantzatuko du Jon Sarobek, Juan Antonio Aromaren txistu hotsean.
. Ostean: Artopilak banatuko dira
. Ondoren:
DURANGOKO DANTZARIEN txanda. Aurten Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin partaideak izango dira dantzari, eta honakoak
eskainiko dituzte;
- Agintariena.
- Binangoa
- Platillu Soñua. (1999. urtean Kriskitin taldeak, Iñaki Irigoienen laguntzaz, berreskuratutako Durangoko dantza)
- Txontxongilloa
- Gorulariena (Iurretako Mikel Deuna taldeak, Iñaki Irigoienen laguntzaz, berreskuratutako Durangoko dantza)
- Domingilloa (Iurretako Mikel Deuna taldeak, Iñaki Irigoienen laguntzaz, berreskuratutako Durangoko dantza)
- Durangaldeko Erregelak, Durangoko bariantean, (neska aukeraketa Humbolt-ek bere liburuan azaltzen duen erara)
Amaitzeko
LARRAIN DANTZA. Dantzari eta dantzazale guztien kontura.
Lerro hauetatik gonbidapena luzatzen dizuegu.
Marisa Barrena