Dokumentuaren akzioak
Dantzan Ikasiren eskaintza berria: Ingurutxoak, haur folklorea, dantza eta musika
Dantzan
2011/04/19 11:21
Hiru ikastaro berri antolatu ditu Dantzan Ikasi ekimenak. Batetik, ingurutxoen sistema eta ezaugarriak aztertuko ditu Juan Antonio Urbeltzek maiatzaren 14an. Bestetik, Sabin Bikandirekin musika eta dantzaren inguruko zenbait oinarri eta kontzeptu teoriko ezagutu eta praktikan ikusteko aukera izango da. Eta azkenik, Emilio Xabier Dueñasek eta Josu Erramun Larrinagak umeen folklorearen inguruko ikastaroa eskainiko dute.
Irakaslea: Juan Antonio Urbeltz - Ikerfolk
Datak: Maiatzak 14
Ordutegia: 10.00 – 13.00
Lekua: Dantzagunea (Donostia)
Ordutegia: 10.00 – 13.00
Lekua: Dantzagunea (Donostia)
Dantza eta musika: zenbait oinarri eta kontzeptu
Irakaslea: Sabin Bikandi - Aiko taldea
Data: maiatzak 21
Ordutegia: 10:00 – 13:.00
Lekua: Dantzagunea (Donostia)
Data: maiatzak 21
Ordutegia: 10:00 – 13:.00
Lekua: Dantzagunea (Donostia)
Irakasleak: Emilio Xabier Dueñas eta Josu Erramun Larrinaga
Data: Uztailak 2, larunbata
Ordutegia: 09.30 – 13.30 eta 15:00 – 19:00
Lekua: Elgoibarko Musika Eskola (Elgoibar)
Gipuzkoako Diputazioaren Kultura sailaren ekimenez eta Gipuzkoako EDB eta Ikerfolk-en babesarekin antolatzen da Dantzan Ikasi. Ikastaroen inguruko informazio xeheagoa eta izena emateko Dantzan Ikasiko (dantzanikasi.com) webgunera jo daiteke.
Dokumentuaren akzioak