Dokumentuaren akzioak
Aurtengo Dantza Hirian jaialdian zortzi euskal konpainia izango dira
Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioan, hamahiru dantza-konpainiek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko hainbat kale eta txoko bereganatuko dituzte. Konpainia horietatik zortzi, euskal koreografoenak izango dira.
Ibili programaren bitartez, Dantzaz (Errenteria), Eva Guerrero (Vitoria-Gasteiz), Jaiotz Osa (Donostia), Proyecto Larrua (Vitoria-Gasteiz), Iker Karrera (Hondarribia), Kanpai (Bilbao), Amaia Elizaran (Donostia) eta Ertza (Donostia), euskal konpainiak ezagutarazi nahi dira.
Jaialdiak artista egoiliarrentzat sortu duen eta hiri-espazioetan sorkuntza-lanak egiten laguntzen duen Aterpean programaren barruan, berriz, Jesús Rubioren Danzas del Sur de Europa (Madril) eta Kanpai / Natalia de Miguel eta Jorge Jaureguiren One Way Ticket (Bilbo) lanak estreinatuko dira.
Bestalde, Acieloabierto Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin elkarlanean, aurtengo edizioak honako konpainia hauek aurkeztuko dizkigu: Elías Aguirre (Madril), Montón de Paja y Trigo (Bartzelona), Jaiotz Osa (Donostia), Proyecto Larrua (Gasteiz), Iker Karrera (Madril) eta Lucia Marote (Madril).
Dantza-emanaldiez gain, ikastetxeei zuzendutako programa, master classak eta tailerrak ere izango dira Dantza Hirian jaialdian.
EGITARAUA
Irailak 22, ostirala
Irun
- 17:30ean, dantza eta marrazki tailerra Zabaltza plazan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
- 18:30ean, Chey Jurado (Badajoz), Agua, Zabaltza plazan.
- 18:45ean, Monton de paja y trigo (Barcelona), Wimblendon o la gran desilusión, Zabaltza plazan.
- 19:00etan, Elias Agirre (Madril), Pez Esfingue, Justizia Jauregian.
Irailak 23, larunbata
Donostia
- 13:00etan, Dantzaz (Errenteria), Marta Coronaroren Acorde Bajo continuo, Boulevard-eko Kioskoan.
- 17:30ean, dantza eta marrazki tailerra Boulevard-eko Kioskoan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
- 18:30ean, Kanpai (Bilbo) One WayTicket, Boulevard-eko Kioskoan.
- 18:50ean, Monton de paja y trigo (Barcelona), Wimblendon o la gran desilusión, Trinitatea plazan.
- 19:10ean, Dantzaz (Errenteria), Vicky P. Mirandaren El último aliento, Konstituzio plazan.
Errenteria
- 11:00-13:00, Master Class-a Dantzagunean Javier Guerrerorekin.
Irailak 24, igandea
Pasaia
- 12:00etan, Eva Gurrero (Gasteiz), El Fin de las Cosas, Donibane plazan.
- 12:45ean, Jaiotz Osa (Donostia), Suddenly, San Pedro enbarkaderoan.
Hondarribia
- 18:00etan, dantza eta marrazki tailerra San Pedro kalean, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
- 19:00etan, Jaiotz Osa (Donostia), Suddenly, San Pedro kalean.
- 18:20an, Proyecto Larrua (Gasteiz), Larrua, Santiago plazan.
Irailak 26, asteartea
Baiona
- 12:30ean, Ertza-Asier Zabaleta (Donostia), Meeting Point, Elkarteen etxean (ikastetxeentzat).
Irailak 29, ostirala
Errenteria
- 17:30an, dantza eta marrazki tailerra Xabier Olaskoagan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
- 18:30ean, Jesus Rubio (Madril), Danzas del Sur de Europa, Xabier Olaskoagan.
- 18:50ean, Iker Karrera (Hondarribia), #7FM, Jaurtakol plazan.
- 19:15ean, Lucia Marote (Madril) Downtango, Zumardia alamedan.
Hendaia
- 14:00etan, Jesus Rubio (Madril), Danzas del Sur de Europa, Gaztelu Zahar Frontoian (ikastetxeentzat).
Irailak 30, larunbata
Baiona
- 16:30ean, dantza eta marrazki tailerra Les Halles Merkatuan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
- 17:30ean, Kanpai (Bilbo), One WayTicket, Les Halles Merkatuan.
- 17:50ean, Amaia Elizaran (Donostia), Raw, Montaut plazan.
- 18:15ean, Iker Karrera (Hondarribia), #7FM, Lacarre plazan.
Errenteria
- 11:00-13:00, Master Class-a Dantzagunean Iker Karrerarekin.
Egitarau osoa: Dantza Hirian 2017 egitaraua (pdf)
Dokumentuaren akzioak