Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak La Fundicionek antolatzen duen Dantzaldia jaialdia martxan da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

La Fundicionek antolatzen duen Dantzaldia jaialdia martxan da Bilbon

2020/10/06 09:35

Osasun-protokoloek eskaintzen dituzte arnas-gunea aprobetxatu eta irailaren 24tik abenduaren 18ra dantza garaikideko hainbat pieza emango dira Bilboko hainbat oholtzatan. La Fundición-ek antolaturiko Dantzaldia jaialdia Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek inauguratu zuten irailaren 24an eta Dinis Machadok hartu zuen lekuko hurrengo asteburuan Consubstantiation lanarekin.

Iraileko saioak bukatuta, datozen hiru hilabeteetan Leonor Leal-en Nocturno, Ana Moralesen Suite, Toni Jodar-en Hitzaldi dantzatuak, Compagnie Wang-Ramírez-en We are monchichi pieza, Elena Cordobaren El nacimiento de la bailarina vieja, eta Colectivo Glovo, Lasala, Zum Zum Teatre eta Julia & Alexa konpainien pieza laburrak izango dira ikusgai Bilbon.

Hiriko hainbat eraikinetara zabalduko da jaialdia. La Fundicionez gain, BBK aretoa, Guggenheim museoa, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa, Azkuna Zentroa eta Ensanche Eraikina izango dira artisten oholtzak.

Zinemari ere egingo zaio tartea EHUren eta Arkitektoen Elkargoaren kolaborazioarekin urriaren 28an Zinema (eta dantza) hiriak zikloa izango da. Emanaldiez gain, Aresti Landa Dantza Eskolan eskainiko diren Master-Class-etan parte hartzeko aukera izango da eta ikuskizun bakoitzean sortzaileekin izango diren Topaketek itxiko dute egitaraua.

Egitaraua

  • Urriak 18: Leonor Leal; Nocturno. Noiz: 19:00etan. Non: BBK Aretoa
  • Urriak 28: Zinema: Zinema (eta dantza) hiriak zikloa. Noiz: 20:00etan. Non: EHU, Arkitekto eskola
  • Azaroak 21: Ana Morales; Suite. Noiz: 18:00etan. Non: Guggenheim museoa
  • Azaroak 24: Euskadi-Quebec Topaketak | Bideo-Dantza; The man who traveld nowhere in time + The smile club. Noiz: 20:00etan. Non: La Fundición
  • Azaroak 26: Euskadi-Quebec Topaketak | Bideo-Dantza; The man who traveld nowhere in time + The smile club. Noiz: 20:00etan. Non: La Fundición
  • Azaroak 27: Euskadi-Quebec Topaketak | Bideo-Dantza; The man who traveld nowhere in time + The smile club.  Non: La Fundición
  • Azaroak 27: Dantza tailerra: Kyra Jean Green. Noiz: 11:00-13:00. Non: La Fundición
  • Azaroak 22: Master-Class; Ana Morales. Noiz: 11:00-13:30. Non: Aresti Landa Dantza Eskola
  • Abenduak 3: Toni Jodar-en Hitzaldi dantzatuak I eta II BDdansa-rekin. Noiz: 18:00etan 1. zatia eta 19:30ean bigarren zatia. Non: UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
  • Abenduak 10: Compagnie Wang-Ramírez; We are monchichi. Noiz: 19:30ean. Non: Azkuna Zentroa
  • Abenduak 12: Elena Córdoba; El nacimiento de la bailarina vieja. Noiz: 19:00etan. Non: La Fundición
  • Abenduak 13: Elena Córdoba; El nacimiento de la bailarina vieja. Non: 20:00etan. La Fundición
  • Abenduak 18: Colectivo Glovo, Lasala, Zum Zum Teatre eta Julia & Alexa. Noiz: 19:00etan. Non: Enganche eraikina

 

Talde eta ikuskizunak

LEONOR LEAL “Nocturno”

Entradas LEONOR LEAL | A. LAGOS | A. MORENO en Madrid | Teatros del Canal

Lan honen helburuaren abiapuntua da nire lengoaia koreografikoa zabaltzea, beste musika-formatu bat esploratzea eta soinuaren zein espazioaren garapena, eta proposamena gorputzean zentratzen da: gorputzetan, erritmoan eta eta jatorrizko gitarran. Hau da, gugandik hurbil dagoen eta geure taupada gogoratzen digun horretan. Gai naturalak, beren ehundurak, trasteak eta taula bezalako tresnak izango dira gure batailarako lanabesak. Gitarra ‘biluzia’, perkusioa, oinarrizko abestea, behegainetiko arrasteak, zapatak edota beste gorputzei dei eginarazten diguten ahotsak bizitzara datoz agertokian, eszena flamenko eta polifazetiko bat ekartzeko, folklore komun, berridatzi, bidaiatu eta birbisitatu baten bidez.

  • Zuzendaritza, dantza eta koreografia: Leonor Leal
  • Gitarra: Alfredo Lagos
  • Perkusioak: Antonio Moreno

 

ANA MORALES Suite: “Sin permiso” Canciones para el silencio

Sin permiso - Canciones para el silencio | Théâtre National de Chaillot

Geure baitan egon badaude leku batzuk gure ganbarak edo trastelekuak bezalakoak direnak. Haietan pilatzen ditugu, gauza ahaztuak balira bezala, urruneko oroitzapen batzuk, bizi izan ditugun une edo hartu-eman batzuk, era batean edo bestean markatu gaituztenak. Leku horiek geure baitako gune sakon batetik bidaiatzen dute eta arrazoiaren, ametsen eta memoriaren arteko arlo batean galtzen dira.

  • Dantza: Ana Morales eta José Manuel Álvarez
  • Musikariak: Juan José Amador (Cante-a), Juan Antonio Suarez “Canito” (Gitarra), Daniel Suarez (Bateria eta musika elektronikoa)
  • Zuzendaritza artistiko eta eszenikoa: Ana Morales, Guillermo Weickert
  • Koreografia: Ana Morales, José Manuel Álvarez
  • Kolaborazio koreografikoa: David Coria

 

TTLF + Kyra Jean Green “The man who travelled nowhere in time” + “The smile club”

The Man Who Traveled Nowhere in Time - Short Film | Trip The Light Fantastic

Proiektu bi konbinatu dira hainbat sinergia-ekintzari ekinez eta horrela gauzatuz Euskadi-Quebec Ulermen Memoránduma (Eusko Jaurlaritza, Quebeceko Gobernua, 2019, 2020, 2021) «lankidetzan aritzeko eta aldebiko harremanak areagotzeko, eta elkarren intereseko aliantza eta lankidetza berriak ezartzeko, (…) lotura sendoak sortzeko, bi erkidegoetako eragileen hurbilketa egiteko eta epe luzeko nazioartekotze-ekimenak egiteko.(…)».

MOLÉKULA-Jemima Cano/Doos Kolektiboa, Festival QUARTIERS DANSES eta VENTANA-La Fundición elkartu dira mugimenduaren eta, zehatzago esanda, dantzaren unibertsoarekin erlazionatutako Zeharkako inplikazio programa bat garatzeko: bertan egongo dira dantza-adituak, kudeaketa-adituak –bai arlo publikokoak bai independente-pribatukoak–, soziologoak, komunikatzaileak, bideo-egileak, dantzariak, koreografoak…

 

TONI JODAR – BDdanza “Dantza azalduz I” + “Dantza azalduz II”

Explica Danza | Para la formación y creación de públicos escénicos

Proposamen honek jarraipena ematen die bere aurreko piezako edukiei: Toni Jodar explica la Danza Moderna y Contemporánea.
Una confererencia bailada-ren xedea da publikoaren itaun honi erantzutea: ‘Eta Pinaren ostean, zer? Toni Jodaren kontakizuna bere ohiko formatuan azaltzen da, hau da, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean. Orain dela gutxiko historiaz eta gaur egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dizkioten maisu-maistrak gogora ekarriz. Azalpenean zehar gorputzak astindu dituzten dantzaren erreferenteengandik eta gure mundua eraldatu duten gertaeretatik igaroko gara. Paradigma aldaketa horretan joera askok eta askok egiten diote beren ekarpena forma berrien fusioari eta esperimentazioari eta tradizioen berrirakurketari.

  • Adierazlea: Toni Jodar
  • Gidoia: Toni Jodar
  • Dramaturgia eta eszenaratzeko oinarria: Victor Molina
  • Irudia: Toni Roura
  • Kudeaketa eta ekoizpen artistikoa: Beatriu Daniel
  • Zuzendari kideak: Beatriu Daniel y Toni Jodar

 

WANG-RAMÍREZ COMPANY “WAM – We Are Monchichi”

Wang Ramirez - Work - W.A.M. 

Publiko guztientzako 7 urtetik aurrera. Shihiya Peng Taiwanen jaio zen, baina Parisen bizi da. Marco di Nardo Napolin jaio eta Berlinen bizi da. Zelan egon gaitezke elkarrekin denak elkarrengandik urrun egotera bultzarazten bagaitu? Harresiz inguratuta egonik, zelan antzeman dezakegu bestea? Ze hizkuntz aukeratu behar dugu? Zelan erreakzionatu dezakegu estereotipo kultural mordoaren aurrean? Zer ote da loturez eta konexioz, pitzadurez eta fusioz egindako dantza hau? Katuaren eta saguaren dantza da, elkarren kontrako indarrak esploratzen dituen dantza.

  • Zuzendaritza artistikoa, sorkuntza, koreografia: Honji Wang & Sébastien Ramirez
  • Hauekin batera: Marco di Nardo eta Shihya Peng
  • Testu-moldaketa eta aktore-zuzendaritza: Fabrice Melquiot
  • Jatorrizko dramaturgia: Vincent Rafis
  • Musika-konposizioa: Ilia Koutchoukov aka Everydayz

 

ELENA CÓRDOBA “El nacimiento de la bailarina vieja”

ESPECTÁCULO | El nacimiento de la bailarina vieja | ELENA CÓRDOBA - YouTube

Emakumezko dantzariaren figura gorputzak bere ahalmen osoekin egin dezakeen guztiaren paradigma izan da, are gehiago, gorputzak inoiz egin ez zezakeenaren paradigma ere izan da. Pentsa dezagun momentu batez zein izan litekeen emakumezko dantzari baten gorputzak eskainitako eredua. Paradigmatikoa izango ote zen gorputz zaurgarri, idor eta erakarmenik gabea? Ereduzkoa izango ote zen bere menperatzeko gaitasuna gero eta gehiago galtzen ari den gorputz bat? Itaun horietara geure burua hurbiltzeko, fikziozko eta paradoxazko izaki bat imajinatzea deliberatu dugu: emakumezko dantzari zaharra. Berez, zahar jaio zena. Larregizko formak dituen izaki bat, probetxugarri izatearen diskrezioa apurtu duen izaki bat, antiproduktibo eta antzua, eta gainera, hasieraren eta bukaeraren arteko diferentziak ere argi ez dauzkana.

  • Zuzendaria: Elena Córdoba
  • Laguntzaileak: David Benito, Carlos Gárate eta Carlos Marquerie

 

ZUM-ZUM TEATRE “Hippos” / LASALA “Fight”/ COLECTIVO GLOVO “Mapas” / JÚLIA GODINO-ALEXA MOYA “Picnic on the moon”

Hippos | Zum-Zum Teatre 

ZUM-ZUM TEATRE: Hippos

Animaliak eta pertsonak elkarrekin bizi diren mundu batean erdiko bidea hautatu duten hipopotamo batzuengana hurbiltzen gara. Soinean daramaten animaliarekin mimetizatuta dauden pertsona mozorrotuak ote dira? Edo beharbada gorputza jartzen duten indibiduoengan beren burua bilatzen duten hipopotamoak dira? Ibilbide fisiko batean lagunduko ditugu hipopotamook. Bidea alegia bat izan liteke, metafora bat, aurretiazko gogoeta bat gizatasunari eta animaltasunari buruzko doktore-tesi baterako agian, edo, besterik gabe, publiko ororentzako proposamen bat, elkar aurkitzeko eta apur bat bakarrago, baina lagunduago egoteko.

M A P A - Cía. Colectivo Glovo | Agenda cultural | Web Oficial de Turismo  de Santiago de Compostela y sus Alrededores

COLECTIVO GLOVO: Mapas

Pieza hau errefuxiatuen eta mugen munduan oinarritutako mugimendua ikertzeko beharrizanak sortu zen. Mendeetan zehar mundu, herri eta pertsonen artean jarri ditugu muga-langak. Distantzia horrek, benetakoa zein hipotetikoa izan, hurbiltze eta urruntze harreman batean, botere eta matxinada erlazio batean kokatzen ditu interprete biak, elkarrekin premisa bera konpartituz: geurekiko frontera izaterik ez dagoela. Harreman horrek bestearekiko matxino, ahul, bihozbera, erasokor, esaneko eta inbaditzaile bihurtzen du interpretea, eta emaitza erraietako giza harremana da. Geure buruari galdetzen diogu, zer gertatzen ote zaie gizakiei galarazita dagoena bortxaz gainditzeko?

LASALA: Fight

Gizakiak borrokarekin daukan hartu-emana primitiboa da. Borroka presente egon da denboraren hasieratik. LASALA-tik borroka preziatzen dugu, funtsezko elementua delako bizitzan oro har eta dantzan zehazki.

Julia Godino i Alexa Moya: Picnic on the moon — dantzan.eus

JÚLIA GODINO & ALEXA MOYA: Picnic on the moon

Picnic on the Moon “tableau vivant” bezala definitu daiteke, non pertsonaia bik eguzkipeko piknik batez eta ilea laztantzen dien brisa leunaz gozatzen duten. Ingurua idilikoa da, dekoratua perfektua, gertalekua ezin hobea. Gauza bakoitza behar den lekuan dago, zehaztasun osoz. Politegia benetakoa izan dadin. Baina, zer gertatuko litzateke eguzkia eguzki ez balitz eta haize gozoa brisa ez balitz? Eta tolesgabe jolasten den ume baten txotxongiloak izango bagina? Picnic on the Moon piezak itxuraz perfektua den errealitatearen eta barnealde desertuaren arteko kontrastea esploratzen du. Benetan betetzen al gaitu honen moduko errealitate batean bizitzeak? Eta itxura-jolas bat besterik ez balitz?

Informazio: Dantzaldia 2020

Egitarau: Dantzaldia 2020 (egitaraua)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.