Dokumentuaren akzioak
Dantzaldia jaialdia Bilbon hogeigarrenez
La Fundicion Aretoak antolatzen duen Dantzaldia jaialdia irailaren 26tik 12ra izango da aurtengoan. Hogei urte bete ditu jaialdiak eta antolatzaileek festa giroan ospatuko dute ibilbidea. Datozen hiru hilabeteetan nazioarteko dantzari begira izango dugu Bilbo. Paris, Sevilla, Bartzelona, Madril, Lisboa, Gante, Valentziatik edota Kanariar Uharteetako artisten emanaldiak izango dira ikusgai. Sortzaileekin batera, lan-prozesuak, estreinaldiak, masterclassak, emanaldien osteko topaketak eta kolaboratzaileak izango dira.
Jaialdiaren helburua da joera eta interpretazio artistiko berriak ikuslearengana hurbiltzea, hiriko zenbait espazioekin loturak sendotzea eta Bilbo dantza sareetan kokatzen jarraitzea. Jaialdia irailaren 26an hasiko da Rekalde Aretoan egingo den inaugurazio ekitaldian. Mario Bermudezek eta Catherine Couryk sortutako "Duet Alanda" piezaren aurkezpenarekin abiatuko da Dantzaldia.
Egitaraua
- Irailak 26 Dantzaldia 2019 Inaugurazioa, Mario Bermudez & Catherine Coury: “Duet Alanda”. 20:00etan Rekalde Aretoan.
- Irailak 28 Oliver Dubois: “Pour sortir au jour”. Urriak 28, 19:30ean Azkuna Zentroan.
- Urriak 3 Ikusleen Tailerra: zine-dantza. 20:00etan La Fundicionen.
- Azaroak 3 Rocio Molina: “Impulso”. 20:00etan BBK Aretoan.
- Azaroak 7 Thorus Arts: “Not a moment too soon”. 19:30ean Azkuna Zentroa.
- Azaroak 23 Marco Flores: “Extrema”. 19:00etan Guggenheim Bilbao Museoan.
- Azaroak 24 Flamenco Masterclassa Marco Floresekin. 12:30etatik 14:00etara Dantza Eskola Aresti Landan.
- Azaroak 28 Zine-Danza UPV/EHU Hitzaldi dantzatua 19:00etan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean.
- Azaroak 30 Claudia Dias: “Thursday”. 20:00etan La Fundicionen.
- Abenduak 1 Claudia Dias: “Thursday”. 19:00etan La Fundicionen.
- Abenduak 6 A. Vantournhaut & B. Lievens: “Aneckxander”. 20:00etan La Fundicionen.
- Abenduak 7 A. Vantournhaut & B. Lievens: “Aneckxander”. 20:00etan La Fundicionen.
- Abenduak 9 Mugimendu tailerra denontzat 16:00etatik 19:30etara Bizkaia Aretoa.
- Abenduak 11 Mugimendu tailerra denontzat 16:00etatik 19:30etara Bizkaia Aretoa.
- Abenduak 12 Taiat Dansa: “Dance Generation” 19:00etan Bizkaia Aretoan.
Konpainiak
Mario Bermudez & Catherine Coury: “Duet Alanda”. Irailak 26, 20:00etan Rekalde Aretoan.
Oliver Dubois: “Pour sortir au jour”. Irailak 28, 19:30ean Azkuna Zentroan.
Rocio Molina: “Impulso”. Azaroak 3, 20:00etan BBK Aretoan.
Thorus Arts: “Not a moment too soon”. Azaroak 7, 19:30ean Azkuna Zentroa.
Marco Flores: “Extrema”. Azaroak 23, 19:00etan Guggenheim Bilbao Museoan.
Claudia Dias: “Thursday”. Azaroak, 30 20:00etan eta abenduak 1, 19:00etan La Fundicionen.
A. Vantournhaut & B. Lievens: “Aneckxander”. Abenduak 6 eta 7, 20:00etan La Fundicionen.
Taiat Dansa: “Dance Generation”. Abenduak 12, 19:00etan Bizkaia Aretoan.
Informazioa: Dantzaldia 2019
Dokumentuaren akzioak