Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaldia 2017, dantzaz beteta dator udazkena Bilbora

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldia 2017, dantzaz beteta dator udazkena Bilbora

2017/09/14 08:50

Irailaren 14tik, abenduaren 16ra arte dantzak leku berezia hartuko du Bilbon Dantzaldiari esker. Emanaldiak, formakuntza, bideo-emanaldiak eta dantzarien arteko topaketak izango ditu oinarrian Dantzaldia 2017 jaialdiak. XVIII. edizio honetan, Sol Picó, Daniel Abreu eta Carmen Werner artistak nabarmendu nahi izan dituzte antolatzaileek. Inaugurazio ekitaldian aurkeztuko den Taiat taldearen No half measures izeneko instalazio koreografikoarekin hiru artistak omendu nahi dituzte. Pierre Rigal, Manuel Liñán edota Lasala konpainia ere Bilbon izango dira, besteak beste.

Programazioa

  • Irailak 14, 20:00etan inaugurazio ekitaldia, Taiat Dansa (Valentzia), “No Half Measures” instalazio koreografikoa. Lekua: Rekalde Aretoa
  • Irailak 21, 20:00etan Sol Picó (Bartzelona), “One-Hit Wonders”. Lekua: Azkuna Zentroa
  • Azaroak 4, 20:00etan Manuel Liñán (Madril), “Sinergia”. Lekua: BBK Sala
  • Azaroak 9, 20:00etan "Euskal pilota, genero ikuspuntutik" monografikoa. Olatz Gonzalez Abrisketaren hitzaldia: “Gorputz Desplazatuak”. Sra. Polaroiskaren “Pilota Girls” bideoa eta Lasala dantza konpainiaren “Lauesku”. Lekua: Azkuna Zentroa
  • Azaroak 18, 19:00etan Cie. Dernière Minute Pierre Rigal (Toulouse), “Press”. Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa
  • Abenduak 9, 20:00etan Daniel Abreu (Madril) “Perro”. Lekua: La Fundición
  • Abenduak 10, 19:00etan Daniel Abreu (Madril) “Perro”. Lekua: La Fundición
  • Abenduak 16, 20:00etan Carmen Werner (Madril), “Allí donde las flores mueren”. Lekua: La Fundición

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.