Dokumentuaren akzioak
Kor’sia konpainiarekin abiatuko da Bilbon Dantzaldia 2016
Edizio berri bat, dantzak une hauetan ordezkatzen duen kaleidoskopio handi horri begiratzeko, esplorazioz, sorpresaz eta enkontruz beteriko kaleidoskopio handiari so egiteko. Sortzaileekin batera, kolore-paleta horrek konposizio-askatasunera, behaketa estetikora, tradiziora, kritika sozialera… eramango gaitu.
Ikuskizunak
Irailaren 22an ospatuko dugu jaialdiaren inaugurazioa Cul de sac piezaren zati batekin. Cul de sac Kor´Sia konpainiaren lan bat dugu eta Mattia Russo eta Antonio de Rosaren eskutik sortu da (biak ala biak CNDko dantzariak ere badira). Juan Muñoz artista plastikoaren omenezko pieza honen jatorrian Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren erresidentzia-kolaborazio berezi bat dago eta bere estreinaldi absolutua Barakaldo antzokian ikusiko dugu, irailaren 23an.
Irailaren 24an eta 25ean, Helene Weinzierlek zuzentzen duen Vienako Laroque konpainia gurekin jolastuko da Democrazy-ari buruzko bere galdera sorta osoarekin. Urriaren 6an Claudia Dias Portugaletik etorriko da, eta K.O. utzi gaitzake ekarriko duen boxeo-konbate zorrotzarekin. La Veronalek eta Marcos Morauk Errusiara eramango gaituzte azaroaren 3an Russia izeneko piezarekin, Baikal lakura hain zuzen ere, beldurraren irudikapen geografiko bezala. Azaroaren 26an Po-Cheng Tsaik zuzendutako Taiwango B. Dance konpainiak Asia hego-ekialdeko tradizioetan inspiratutako lan batzuk ekarriko dizkigu bizitza eta bere errituei buruz hitz egiteko. Eta amaitzeko, Rocío Molinak bere Sorkuntza berria emango digu. Chaillot antzokian orain gutxi estreinatu den errezitaldi honek Molinaren gorputza dauka instrumentu bikaintzat, eta instrumentu horrek gainontzeko guztiei laguntzen die planteamendu diptikoko pieza honetan.
Tailerrak
Dantza-profesionalentzat eta dantza-ikasleentzat: Tailerrak. Dantzabizekin kolaboratzen (Bizkaiko Dantza Etxea) egingo dira berriro ere, erakunde horrek antolatzen dituen Ibilbide Pedagogikoen osagarri. Mattia Russok eta Antonio de Rosak emango dituzte beren metodologia eta unibertso koreografikora hurbiltzeko eskolak.
Ohikoa den legez, zineaz ere gozatuko dugu, kasu honetan Choreoscope jaialdiaren hautaketa batekin eta gorputzarekin nahiz dantzaren bilakaerarekin erlazionaturiko hainbat solasaldirekin. Profesionalen topaketek eta bitartekaritza lanak kontaktu eta denbora partekatuen zirkulua osatzen lagunduko dute, bai ikusle porrokatuekin bai hain porrokatuak ez diren baina nahi izango luketen ikusleekin...
Gune kolaboratzaile guztiek –Rekalde aretoak, Barakaldo antzokiak, La Fundición-ek, Azkuna zentroak, BBK aretoak, Guggenheim Bilbao museoak…–, sortzaile guztiek eta jaialdiaren ekipoak dituzue zain. Begirada “bakun” eta “pluralak” izango dira, berriro ere zuen begiraden enkontrura joango direnak.
Dantzaldia 2016 Programazioa
Irailak 22 osteguna
20:00 Bilbo, Rekalde Aretoa: Dantzaldiaren inagurazioa: Kor’sia konpainia
Irailak 23 ostirala
20:30 - Barakaldo, Barakaldo Antzokia: Kor’sia konpainia:Cul de sac
Irailak 24 larunbata
20:00 Bilbo, La Fundicion: Laroque konpainia: Democrazy
Irailak 25 igandea
19:00 - Bilbo, La Fundicion: Laroque konpainia: Democrazy
Urriak 6 osteguna
20:00 - Bilbo, Azkuna Zentroa: Cláudia Dias: Monday – Whatch out for the right!
Azaroak 3 osteguna
20:00 - Bilbo, BBK Aretoa: La Veronal: Russia
Azaroak 26 larunbata
20:00 Bilbo, Guggenheim Museoa: B.Dance konpainia: Floating flowers – Huginn/Muninn – Silence Scream – Innermost
Abenduak 7 asteazkena
19:30 BBK Aretoa: Rocío Molina: Nueva creación
Dokumentuaren akzioak