Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzak honelako irudiak utzi dizkigu 2013an...

Dokumentuaren akzioak

Dantzak honelako irudiak utzi dizkigu 2013an...

2013/12/27 09:35
Dantzak honelako irudiak utzi dizkigu 2013an...

Zu Zeu Gala, Verdini taldearen 20. urteurreneko ospakizuna Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, 2013ko urtarrilaren 12an.

Lucia Lakarra eta Marlon Dino, CND klasikoaren aurkezpena Madrilen, Teatro Realen, 2013-03-14.

CND klasikoaren aurkezpen gala. Jose Carlos Martinez-ek zuzendutako Espainiako Dantza Konpainiaren sekzio klasikoaren aurkezpenean izan zen Sofia erregina. Dantzari gonbidatu moduan Lucia Lakarra eta Marlon Dino izan ziren. Madril, Erret Antzokia, 2013ko martxoaren 14an.

 

 

2013-04-27 Ezkerrean. Dantzaren 11. Saria (Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkartea): Ion Agirretxe (errebelazioa) eta Elvira Ubierna (Dantzari dedikazioa), Donostiako Udaletxeko batzar aretoa, 2013ko apirilaren 27an.

 

2013-06-08_murtzia-tiempo-de-danza.jpgEskuinean. "Tiempo de Danza" 5. sariketa (Murtziako Dantzaren Lagunen Elkartea). Sarituak: Rocio Molina (klasikoa, emakumeen saila), Jose Antonio Garcia (klasikoa, gizonezkoen saila), Lucia Nicolas (espainiar dantza), Mateo Amante (dantza garaikidea). Victor Villegas entzutegia, Murtzia, 2013ko ekainaren 8a.

Alfonso Martin

Ezkerrean. Alfonso Martin, bilbotarra, Tulsa Ballet-eko lehen dantzaria, denboraldi honetan esan die agur eszenatokiei. 2013ko martxoan utzi zuen eta orain Tulsa Ballet II-aren zuzendari artistiko lanetan dihardu.

Asier Uriagereka_retrato.jpgEskuinean. Asier Uriagereka, bizkaitarra, Mungiarra zehatzago esateko, eta Monte-Carloko Balletetako lehen dantzaria, eszenatokietatik jaitsi da Monakoko denboraldia bukatzean. Jean-Christophe Maillot-ek zuzendutako konpainiarekin izandako azken estreinaldia Choré izan zen, 2013ko apirilaren 25ean. 

 

2007ko ekainaren 16a. Argazkia: Iratxe de ArantzibiaEzkerrean. Gerardo Viana (1925-2013) Koreografo, dantzari eta maisua, 2013ko ekainaren 26an hil zen Gasteizen. Arte Ederren Saria 1994. urtean.

Eskuinean. Lucia Lakarra 2013 Grand PrixLucia Lakarra, Grand Prix ‘Dance Open’, San Petersburgo, 2013ko apirilak 22. 

 

Argazkia: Jacobo Medrano

Ezkerrean. Aitor Arrietak debuta egin zuen etean Espainiako Dantza Konpainia Nazionalarekin, Kursaal, 2013ko abenduak 13.

Eskuinean.Argazkia: Unanue. Alicia Amatriain, dantzari donostiarrak geldiezin jarraitzen du mundu mailako topean. Eta balleta ez dagoenez futbolarekin haserre, Realak Champions Leaguen izna dun parte hartze labur baina sutsuan gure musa izan da. 

Zaragoza, 2013. Ezkerrean. Ballet Victor Ullate 25 urteren jaialdia, bere zenbait dantzari eta figura-ohirekin, tartean, Igor Yebra, Lucía Lakarra, Carlos Pinillos, Rut Miró edo Jacob Hernández gonbidatu moduan. Zaragozako Principal Antzokia, 2013ko irailak 21.

Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdia, 2013ko urriaren 18an. Beatriz Pérez eta Roberto Hernández, Lucía Lakarra eta Marlon Dino, Andoni Aresti (jaialdiaren zuzendari artistikoa) eta Edu Muruamendiaraz (Aukeranen zuzendaria).Ezkerrean. Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdia, Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatuta eta 2013ko urriaren 18an ospatuta, publiko arrakasta handiarekin (1600 ikusle). Hamabost minutuko txalo zaparradak bermatu zuen formularen arrakasta, Lucia Lakarra eta We Are Standard musika talde getxotarra elkartu zituena emanaldi berean. Argazkian, parte hartu zuten zenbait dantzari eta koreografo: Beatriz Pérez eta Roberto Hernández, Lucía Lakarra eta Marlon Dino, Andoni Aresti (jaialdiaren zuzendari artistikoa) eta Edu Muruamendiaraz (Aukeranen zuzendaria).

Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariketa. ABBEk antolatuta, Euskalduna entzutegiko A-1 aretoan burutu zen lehiaketa (2013ko abenduak 7). Lehen aldiz, gizonezko dantzari batek irabazi zuen. Diogo Oliveirak eskuratu zuen 1. saria, Marina Minguez-eko 2. saria, Maria Martins-ek 3. saria eta Maddy Ruiz de Loizagak epai-mahaiaren apamen berezia.Eskuinean: Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariketa. ABBEk antolatuta, Euskalduna entzutegiko A-1 aretoan burutu zen lehiaketa (2013ko abenduak 7). Lehen aldiz, gizonezko dantzari batek irabazi zuen. Diogo Oliveirak eskuratu zuen 1. saria, Marina Minguez-eko 2. saria, Maria Martins-ek 3. saria eta Maddy Ruiz de Loizagak epai-mahaiaren apamen berezia.

Hauek dira azken 365 egunetan zehar agertu diren albisteetako batzuk, apunte pertsonal eran jasoak, eta bere protagonistak, batez ere, euskal eta espainiar dantzari eta koreografoak direnak. Horietako asko komunikabideetan agertu dira. Albiste onekin eta dantza askorekin betetako 2014 urte batengatik.

Eguberri on eta urte berri on!

Iratxe de Arantzibia
Dantza kazetaria eta kritikoa
Komunikazio arduraduna

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.