Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15 09:40
Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa abiatu zuen urrian. Bertan 5 eta 12 urte arteko ikasleei dantza tradizionaleko klaseak emateko behar diren tekniketan gaitu nahi dira monitoreak.

Bereziki dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutzak dituzten 18 eta 30 urte arteko gazteei dago zuzenduta ikastaroa, eta gorputzaren ezaguera, dantzarako prestatzeko teknikak, dantza tradizionalaren historia Euskal Herrian, erritmoa, eta abar landuko dituzte bertan.

Ikastaroko irakasleak hauek izango dira: Iñaki Irigoien, Natxo Montero, Jon Gaminde eta Alberto Gutierrez. Horrez gain, folklore alorreko beste zenbait lagunek parte hartuko dute klase jakin batzuetan. 180 orduko ikastaroa da, eta ikastaroaren amaieran probak gainditu beharko dira gaitasuna titulua eskuratu ahal izateko.
Informazioa:

 

Dokumentuaren akzioak

2012/11/15 10:18
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.