Dokumentuaren akzioak
Dantza Topaketak Ostadar dantza taldearen eskutik Beasaingo Loinatz jaietan
Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiei behar bezalako amaiera emateko, Ostadar Dantza Taldeak urtero bezalaxe dantza-topaketak antolatu ditu datorren igandean, maiatzaren 19an. XIII. edizioa izango da aurtengoa, eta aurreko urteetako ildo berekoa izango da. Aurten ere, Euskal Herri osotik etorritako dantza-taldeek euren ikuskizunak eskainiko dituzte goizean zehar, eta arratsaldean berriz, erromeria izango da Beasaingo Kale Nagusian.
Aurtengo dantza-talde gonbidatuak honako hauek dira:
- Arrola Dantza Taldea (Baigorri)
- Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
- Illunbe Elkarkide Dantza Taldea (Trintxerpe)
- Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Iruñea)
- Amets Bide Dantza Taldea (Ordizia)
Ikuskizunari hasiera 11:30etan emango zaio; talde batzuk Igartza aldetik hasten diren bitartean, gainontzekoak Ezkiaga auzotik abiatuko dira Beasaingo kaleetan zehar euren ikuskizunak eskainiz. Talde guztiak Gernika Pasealekuan elkartuko dira 12:30ak aldera.
Azkenik, arratsalde partean, 17:00etatik aurrera erromeria bat izango da Hernaniko Musika Taldearen eskutik. Erromeria hau mugikorra izango da, Kale Nagusian zehar mugituaz egingo delako. Ostadarrekoen esanetan, bertaratzen diren guztiak “ongi etorriak eta dantzatzera gonbidatuak” izango dira.
Dokumentuaren akzioak