Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2014ko diru-laguntza deialdia
Dantzan
2014/06/17 09:40
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ireki berri du 2014 urtean dantza sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da, 2013an baino 100.000 euro gehiago. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko izango dira laguntza horiek.
Hona hemen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaritzak dantza bultzatzeko plazaratu dituen lau deialdiak eta bakoitzak izango duen diru-poltsa:
- Sorkuntza Koreografikoa (28.000 €)
- Dantza konpainiak Sendotzea (114.000 €)
- Dantza-lanen ekoizpena (172.000 €)
- Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza (85.200 €)
Agindua, 2014ko ekainaren 11kan argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian eta eskabideak aurkezteko epea uztailaren 11 arte luzatuko da.
Informazioa: Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2014 (EHAA)
Dokumentuaren akzioak