Dantza-plazen oraina aztertzeko bi mahai-inguru Baztanen
Mutil-dantzak, Lekaroz, 2026. Argazkia: Aritz Ibañez CC-BY-SA
Baztango Plazara Dantzara ekimenak bi mahai-inguru antolatu ditu iraila eta urrirako. Baztango dantzen egungo egoera soziala eta Euskal Herriko dantza-plazetan genero ikuspegitik aurkitu ditzakegun errealitateak izango dituzte hizpide bi saioek.
Lehen mahai-ingurua irailaren 17an, osteguna, 19:00etan izango da Iruritako Gizarte Bilgunean. Baztango dantzen egungo testuinguru soziala aztertuko dute bertan, eta parte-hartzea, transmisioa, dantzek gaur egungo gizartean duten garrantzia eta aurrean dituzten erronkak izango dituzte hizpide. Mahai-inguruan Nahia Baylon, Kristobal Zelaieta, Kattalin Ezkerra eta Txomin Petrikorena ariko dira hizlari, eta Isabel Jaurena izango da moderatzailea.
Bigarren saioa, berriz, urriaren 8an, osteguna, 19:00etan egingo dute Elizondonko Arizkunenean. Oraingoan, Euskal Herriko dantza-plazetan generoaren ikuspegitik izaten diren errealitate, erronka eta aldaketei buruz arituko dira. Saioa hausnarketarako eta esperientziak partekatzeko gune izango da, eta dantza parekideagoek gizartean izan ditzaketen eraginak ere aztertuko dituzte. Ihitz Iriart, Maite Irizar eta Oier Araolaza izango dira hizlariak, eta Isabel Jaurena arduratuko da moderazioaz.
Irailak 17, osteguna
- 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean: Baztango dantzen egungo testuinguru soziala
- Hizlariak: Nahia Baylon, Kristobal Zelaieta, Kattalin Ezkerra eta Txomin Petrikorena
- Moderatzailea: Isabel Jaurena
Urriak 8, osteguna
- 19:00etan Arizkunenean: Dantza-plazak eta generoa
- Hizlariak: Ihitz Iriart, Maite Irizar eta Oier Araolaza
- Moderatzailea: Isabel Jaurena
Dantzan
