Dokumentuaren akzioak
Dantza egitarau zabala La Fundicion-en
Zer(k)nias emanaldiarekin hasiko da egitaraua apirilaren 5ean eta 6an. Leire Ituartek "Azul en tres actos" aurkeztuko du eta Igor de Quadrak "Ikusi Macuzzi". Leire Ituarte gizabanakoaren egoera malenkoniatsua hartu du aztergai eta malenkoniari buruzko gogoetek eraman dute dantza pieza hau sortzera.
Dantza klasikoan prestatutako dantzaria da Leire Ituarte. La Fundicion zaharrean izan zuen dantza garaikidearekin lehen harremana eta harrezkero bide horretan formatzeko lanean jarraitu du. Joseba Alvarez de Eulate eta Olatz de Andres-ek dantzatzen dute pieza honetan Leire Ituarte berarekin batera.
Igor de Cuadrak Londreseko Theatre de L'Ange Four eta Falsa Imago konpainiekin egin du lan, eta hainbat sortzaile garaikideren ikastaro eta tailerretan hezi du bere bere burua. Methology, Methology Reloaded eta Ahora Pienso en ti dira aurretik sortu dituen lanak, Jon Mantsizidorrekin batera.
"Gorputzaren, gauzen eta topaketa horretatik jaiotzen diren ipuingintza anitzen mugagabetasunean" dauka abiapuntua Igor de Cuadrak sortutako "Ikusi Mcuzzi" dantza lan honek. Igor de Quadrak berak sortu eta dantzatua da Cohen, Sostacovich edo Powell-en musikak baliatuz.
La Fundicion - Dantza Egitaraua
Apirila-Maiatza 2008
Apirilak 5-6
Programa Zer(k)nias (Bilbo)
- "Azul en tres actos" - Leire Ituarte
- "Ikusi Macuzzi" -Igor de Quadra
Apirilak 12-13
Societat Doctor Alonso (Bartzelona)
- "Vólumen II"
Apirilak 26-27
Colin Poole (Londres)
- "Joyride"
- "The box office"
Maiatzak 10-11
Cia. Fernando Hurtado (Nerja - Malaga)
- "CheckPoint" - Fernando Hurtado
- "Algo se mueve dentro" - Amparo Novas
- "Esta es mi voz" - Fernando Hurtado
Maiatzak 17-18
Guillermo Weickert - Maria M. Cabeza de Vaca (Sevilla)
- "Descenso (Capricho)" - Guillermo Weikckert
- "Try to be happy" - María M. Cabeza de Vaca
Dokumentuaren akzioak