Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza integratu tailerra Jordi Cortesekin

Dokumentuaren akzioak

Dantza integratu tailerra Jordi Cortesekin

2015/02/23 09:30

Ezohikoak eta harrigarriak diren konexio berriak sortu eta azaleratuko dira, non parte hartzaile bakoitzak bere esperientzia pertsonala ekarriko duen. Presentzia eszenikoa landuko dugu; espazioa nola betetzen dugun, entzutearen eta begiradaren garrantzia, denbora menderatzeko ahalmena, gorpuztasun berriak aurkitzeko ahalmena eta gurea bera gainditu. Dantzaren hizkuntzatik eta gure gorpuzkera pertsonaletik abiatuta diskurtso komuna sortuko dugu, elkarrizketa arina.

Dantza integratuak, mugimenduaren bitartez, sormen espazioa eskaintzen digu, non gorputz guztiek, minusbaliotasuna izan edo ez, esperientzia izan edo ez, euren lekua izango duten. Aberastasuna desberdintasunean aurkitzen da. Gorpuzkera desberdinek euren mugikortasun propioarekin, mugimendua berraurkitzera eta jolasa eta kreatibitatearen bitartez gure burua berrasmatzera gonbidatzen gaituzte.


Izen ematea:

  • Irakaslea: Jordi Cortés (Asociación kiakahart/Liant la troca)
  • Lekua: Victoria Eugenia Antzokia (Dantza Aretoa-Sala de Danza)
  • Data: Martxoa 7 - 8 marzo
  • Ordutegia: 10:00 - 12:00  / 15:00 - 17:00
  • Salneurria: 15€
  • Izena emateko azken eguna: Martxoaren 3a, asteartea
  • Informazioa: 943 483860 - ballett@donostia.org
  • Izena eman

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.