Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Hirian marrazkien bidez: gaur egungo dantza haurren begietan

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian marrazkien bidez: gaur egungo dantza haurren begietan

Errenteriako Kukai konpainiaren "SOKA" ikuskizuna ikusi ondoren, Hendaia, Ziburu eta Azkaineko ikasleek marrazkiak eta iruzkinak egin zituzten jaialdiak prestatutako euskarri pedagogiko batean oinarrituta. Dantza Hirian Marrazkien Bidez erakusketak gaur egungo dantza haurren begietatik ikusita aurkezten digu, eta bi bideo eta argazkien collage batekin batera doa.

Erakusketa ibiltari hau Hendaiako mediatekan izan zen 2011ko apirilaren 5etik 10era bitartean. Gero, Ziburuko Bordagain Dorrean izan genuen maiatzaren 16tik 20ra. Eta azkenik, Azkaineko Bil Toki Aretoan amaitu zuen bere ibilbidea, 2011ko maiatzaren 23tik 26ra. Dantza Hirianek proposatutako sentsibilizazio-jardueretan parte hartu zuten ikasleek eta beren iritziak azaldu zizkieten jaialdiaren antolatzaileei.

Hurrengo urratsa: Xenpelar Etxea, Errenterian, 2011ko irailaren 5etik 10era.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.