Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza garaikidea herritarrengana hurbilduko da Dantza Hirian jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikidea herritarrengana hurbilduko da Dantza Hirian jaialdian

2019/09/11 09:20
Dantza garaikidea herritarrengana hurbilduko da Dantza Hirian jaialdian

Organik konpainia, Dantza Hirian. Baiona, 2015-09-26. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Amaiur Luluagak eta Ziomara Hormaetxeak beren azken lanak estreinatuko dituzte Dantza Hirian jaialdian. Horiekin batera beste hamahiru dantza-konpainien lanak izango ditugu ikusgai irailaren 13tik 29ra Dantza Hirian jaialdian. Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plaza eta kaleak dantza garaikidearen eszenatoki bihurtuko dira hamalaugarren aldiz. Dantza garaikidea herritar guztiengana hurbiltzeko asmoz, artista entzutetsuen, nahiz hasiberrien aldeko apustua egin dute antzolatzaileek. 

Acieloabierto” Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin elkarlanean honako konpainiak izango dira jaialdian: Brodas Bros & Kukai, Unaiuna, Led Silhouette, Marcat Dance, Nowhere Theatre, HQPC proiektu kolektiboa eta Taiat Dansa. Aterpean programari esker, eta uztailean Gare de Midi aretoan eta Dantzagunean egindako egoitzen ondoren, bi obra estreinatuko dira: Amaiur Luluagaren “J-AhO!” eta Ziomara Hormaetxeren “Ahotsak”. IBILI programaren bidez, berriz, Kukai, LaRutan, Vicky P. Miranda, Led Silhouette, HQPC proiektu kolektiboa, Node, Natxo Montero eta Dantzaz izango dira.

Egitaraua

Irailak 13 ostirala, Irun

  • 18:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Zabaltza Plazan.
  • 19:00 LaRutan: “Out Of The Blue” Zabaltza Plazan.
  • 19:15 Kukai dantza & Brodas Bross: “Topa” Zabaltza Plazan.

Irailak 14 larunbata, Hendaia

  • 16:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Sokoburu Plazan.
  • 17:00 Unaiuna: “All inclusive” Sokoburu Plaza.
  • 17:15 LaRutan: “Out Of The Blue” Sokoburu Plazan.

Irailak 15 igandea, Errenteria

  • 12:30 Nowhere Theatre: “El Lago de los Cisnes" Diputazio Plazan.
  • 18:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Zumardia Alamedan.
  • 19:00 Unaiuna: “All inclusive” Zumardia Alameda.
  • 19:30 Amaiur Luluaga “J-AhO!” Herriko Plazan. 

Irailak 21 larunbata, Donostia

  • 12:30 Dantzaz: “Artalde” Proyecto Larrua Urdanetan.
  • 18:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Konstituzio Plazan.
  • 19:00 Hung Dance: “Birdy” Konstituzio Plazan.
  • 19:30 Vicky P. Miranda “Rojo” Nautikon.
  • 20:00 Taiat Dansa: "Canvas of Bodies. Opus nº 1” Nautikon.

Irailak 22 igandea, Donostia

  • 18:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Konstituzio Plazan.
  • 19:00 Marcat Dance: “Azzurro” Konstituzio Plazan.
  • 19:00 Led Silhoutte: “Errata Natural” Nautikon.
  • 19:45 Hung Dance: “Birdy” Nautikon.

Irailak 22 igandea, Pasaia

  • 12:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Donibane Plazan.
  • 13:00 Led Silhouette: “Errata Natural” Donibane Plazan.
  • 13:30 Mario Bermudez: “Wooden Bones” San Pedro Enbarkaderoan.

 Irailak 28 larunbata, Baiona

  • 16:30 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra MVC Polo-Beyris kanpoan.
  • 17:30 Ziomara Hormaetxe:  “Ahotsak” MVC Polo-Beyris kanpoan.
  • 17:45 Amaiur Luluaga: “J-AhO!” MVC Polo-Beyris kanpoan.
  • 18:00 Node: "Tria" 

Irailak 29 igandea, Hondarribia

  • 17:30 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra San Pedro Kalean.
  • 18:30 Ziomara Hormaetxe: "Ahotsak" San Pedro kalean.
  • 19:00 Colectivo HQPC 15: “Habrá que ponerse cachas” Santiago plazan.

Konpainiak 

LaRutan

larutan

Ezerezetik sortzen dena. Abisurik gabe deika hasten dena. 

Kukai – Brodas

Kukai Brodas

Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. 

Unaiuna

Unaiuna

Azken urte hauetan, bizitzen ari garen neurriz gaineko okupazio turistikoaz mintzatzen zaigu. 

Nowhere Theatre

Nowhere Theatre

“Cisne Negro” eta “Cisne Blanco”- ren arteko dualitatea oinarritzat hartuz, ikerketa lan bat hasi genuen.

Amaiur Luluaga

Amaiur Luluaga

Lehen sorkuntza-proiektua. Zentzumena eta eromena… hain da lausoa muga…

Dantzaz

Dantzaz

Komunikatzeko modu desberdin bat sortu duen kolektiboa, giza izaera aztertzeko erabiltzen dugu.

Hung Dance

Hung Dance

Neskak txorien bizitzarekin amets egiten du. 

Vicky P. Miranda

Vicky P. Miranda

Gure gorputza lehen topagune gisa planteatzen duen proiektua. 

Taiat Dansa

Taiat Dansa

Identitateari buruzko ikerketa koreografikoa, autorretratu kolektibo baten bidez.

Led Silhoutte

Led Silhoutte

“Errata Natural-en” gaia oker bat da, hain zuzen ere, konbentzio sozialek eraikitako “normaltasuna” berezkotzat hartzeko okerra. 

Marcat Dance (Wooden Bones)

Marcat Dance

Bere iraganari buruzko hausnarketa egiten duen adineko gizon baten istorioa da. Antonio Gil Pérezi eskainia. 

Marcat Dance (Azzurro)

Marcat Dance

Horizontean dago inspiratuta, lurraren gainazalak eta zeruak topo egiten duten lerroan. 

Ziomara Hormaetxe

Ziomara Hormaetxe

Gernikako bonbardaketaren biktimei omenaldia da. 

Node

Node

Triangelu Infinituaren sinbologia, beste unibertso batzuetatik etorritako jainkoak, zientzia fikzio epikoa, Art-Deco, urre-kolorea biziagotzen duten neonak. Xanadu. 

Habrá que ponerse cachas

Habrá que ponerse cachas

Esanahien, txorakerien, xarma handiaren eta graziaren arteko jokoa da. 

Natxo Montero

Natxo Montero

Lugorri-egoerak presa eta betebeharrak alde batera uzteko aukera ematen digu. 

Informazio gehiago: Dantza Hirian 2018 programazioa (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.