Dokumentuaren akzioak
Kale paisaiak agertokitzat hartuta dator Dantza Hirianen 10. edizioa
Irailaren 19an hasi eta 27a bitartean Donostia, Irun, Errenteria, Pasaia, Ondarribia, Azkaine, Donibane Lohitzune, Biarritz eta Baionako kaleak hartuko ditu Dantza Hirian-ek. Kale paisaiak agertokitzat hartuta gaur egungo dantza-programazioa eskainiko du dohainik 10. edizio honetan.
Aste betean zehar Euskal Herriko zein kanpoko hamalau dantza konpainia ikusi ahal izango dira Dantza Hiriaren programaren baitan: Paula Quintana (Tenerife), Eneko Alcaraz (Hondarribia), Alberto Pardo eta Marcos Pardo (Zaragoga), Krego Martin danza konpainia (Bilbo), Lali Ayguadé (Bartzelona), Rouge Elea (Hendaia), El Punto danza teatro eta Fernando Lima (Sevilla), Olatz de Andres (Donostia) eta Tarde o temprano konpainia, La Kor ́sia (Madril), Organik (Getxo), Diego Sinniger (Bartzelona), Daniel Abreu (Tenerife), Lasala (Donostia) eta Physical Momentum Project (Mexiko-Bartzelona) hain zuzen ere.
Konpainien ikuskizunez gain 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako dantza tailerrak, Master Class-ak eta Begiradan argazki lehiaketa era martxan jarriko dituzte antolatzaileek.
Dantza Hirian-ek gaur egungo dantza arkitekturarekin lotu eta jende artera zabaltzen du duela bederatzi urtetatik ona. Guztira 9 hiri, 152 hiri-paisaia, 125 dantza ordu, 72 dantza-konpainia eta 160 artista bildu ditu gaur arte.
Dantza Hirian 2015
- 12:00 Paula Quintana (Tenerife): Sueño 3 / Itsasoko Boulevard
- 12:15 Eneko Alcaraz (Hondarribia): Sorginak kanpora (Ibili programa) / Itsasoko Boulevard
- 17:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. / Zabaltza Plaza
- 18:30 Paula Quintana (Tenerife): Sueño 3 / Zabaltza Plaza
- 18:45 Alberto Pardo eta Marcos Pardo (Zaragoza): Nexus / Justizia Jauregia
- 19:00 Krego Martin danza konpainia (Bilbo): To Be Continued (Ibili Programa) / Zabaltza Plaza
- 12:30 Rouge Elea (Hendaia): Bleu (Aterpean Programa) / Kai Zahar
- 19:20 El Punto danza teatro eta Fernando Lima (Sevilla): Olimpo 2.0 / Kai Zahar
- 17:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. / Boulevard-eko Kioskoa
- 18:00 Olatz de Andres (Donostia) eta Tarde o temprano konpainia (Zaragoza): Esfera / Boulevard-eko Kioskoa
- 18:15 La Kor ́sia (Madril): Yelow Place / Nautikoa
- 18:30 El Punto danza teatro eta Fernando Lima (Sevilla): Olimpo 2.0 / Boulevard-eko Kioskoa
- 18:45 Organik (Getxo): Irrintzi (Aterpean Programa) / La Bretxa Merkataritza
- 12:00 Rouge Elea (Hendaia): Bleu (Aterpean Programa) / Louis XIV Plaza
- 12:15 Diego Sinniger (Bartzelona): Dis-Connect / Louis XIV Plaza
- 16:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. / Les Halles Merkatua
- 17:30 Organik (Getxo): Irrintzi (Aterpean Programa) / Les Halles Merkatua
- 18:00 Daniel Abreu (Tenerife): Vertebral (Dantzaren Sari Nazionala 2014) / Montaut Plaza
- 18:15 Rouge Elea (Hendaia): Bleu (Aterpean Programa) / Lacarre Plaza
- 18:45 Lali Ayguadé (Bartzelona): Saba / Les Halles Merkatua
- 12:00 Ekilore eta Eneko Alcaraz (Hondarribia): Erori (Ibili programa) / Donibane Plaza
- 12:30 Diego Sinniger (Bartzelona): Dis-Connect (Ibili programa) / San Pedro Enbarkaderoa
- 17:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. / Xabier Olaskoaga
- 18:30 Daniel Abreu (Tenerife): Vertebral (Dantzaren Sari Nazionala 2014) / Xabier Olaskoaga
- 18:45 Lasala (Donostia): Lauesku / Lehendakari Agirre
- 19:00 Physical Momentum Project (Mexiko-Bartzelona): Postskriptum / Zumardia
Informazioa: Dantza Hirian
Dokumentuaren akzioak