Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Hirian 08, dantzak Eurohiriko kaleak hartuko ditu

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian 08, dantzak Eurohiriko kaleak hartuko ditu

dantzan.com
2008/09/12 08:55
Datorren irailaren 16an abiatuko da Dantza Hirian jaialdia, Donostia-Baiona eurohirian. Dantza herritarrengana hurbiltzea du helburu ekimen honek. Donostia (irailaren 19a, ostirala), Irun (irailaren 20a, larunbata), Hendaia (Irailaren 26a, ostirala) eta Baiona (irailaren 27a, larunbata) artean banatuko dira emanaldiak.

Hainbat taldek parte hartuko dute aurtengo jaialdian: Ertza eta Mikel Aristegi donostiarrak, Organik eta Natxo Montero bilbotarrak, Okzitaniako Tolosako Sara Martinet, Parisko B3, A Coruñako Entremans, Sevillako Roberto Martinez eta Cecilia Colacrai (bakarrik eta Jorge Albuernerekin batera) eta Nats Nus bartzelonarrak.

Euskal Eurohiriaren garapen kulturala bultzatzeko asmoaren sortu zen Dantza Hirian jaialdia, eta horrekin batera dantza antzokietatik ateratzea bilatzen du, antzokietatik atera eta  geure plaza, parke, ibai, kale, hondartza, eskola, museoetara eramatea eta dantza garaikidea ikuslego zabal bati hurbiltzea, batez ere ohitura ez duen ikuslegoari. Bide batez, dantzari eta koreografo euskaldunak laguntzeko programa du, beraien garapen profesionalak bultzada har dezan, gauzatzen dituzten lanak hedatzeko marko bat eskaintzea.

Dantza Hirian 2008

 

Donostia

Irailak 19, ostirala


18:00 Boulevard-eko Kioskoa
CECILIA COLACRAI - JORGE ALBUERNE (BARTZELONA) “GIRA”
Découverte Saria 2006 Ramonvilleko Kale Jaialdian (Frantzia).

18:25 Boulevard erdian
ROBERTO MARTÍNEZ LOSA (SEVILLA) “EL PINTOR Y LA MODELO”

18:50 La Bretxa Merkataritza
ERTZA – ASIER ZABALETA (DONOSTIA) “BIHAR JAIO NINTZEN”
ATERPEAN. ARTISTA EGOILIARREN PROGRAMA

Dantza hirian 08


19:15 La Bretxa Merkataritza
ENTREMANS (A CORUÑA) “VEN”

19:40 Boulevard-eko Kiosko
BLANCK BLANC BEUR / B3 (PARÍS) “SI JE T´M”
Biarritzeko Maitaldia jaialdiaren elkarlanean

JARDUERA PARALELOAK
Bideo Zikloa
CQD - Ciudades Que Danzan:
Irailak 16, 17, 18. FORUN. FNAC.

Irun

Irailak 20, larunbata


18:30 Zabaltza Plaza
CECILIA COLACRAI - JORGE ALBUERNE (BARTZELONA) “GIRA”
DÉCOUVERTE SARIA 2006 RAMONVILLEKO KALE JAIALDIAN (FRANTZIA).

18:55 Mendibil Merkataritza
ORGANIK (BILBAO) “LILAS”

19:20 Justizia Jauregia
ERTZA – ASIER ZABALETA (DONOSTIA) “BIHAR JAIO NINTZEN”
ATERPEAN . ARTISTA EGOILIARREN PROGRAMA A ARTISTA EN RESIDENCIA

19:50 Zabaltza Plaza
ENTREMANS (A CORUÑA) “VEN”

Hendaia

Irailak 26, ostirala


10:00 – 15:00 Gaztelu Zahar Frontoia
NATS NUS (BARTZELONA) “SLOT”
HAUR PROGRAMAZIOA ETA TOPAKETAK ARTISTEKIN

Baiona

Irailak 27, larunbata


16:00 5 Cantons Plaza
CECILIA COLACRAI (ARGENTINA / BARTZELONA) “SOLA ?”

16:25 Lacarre Plaza
NATS NUS (BARTZELONA) “SLOT”

17:00 Montaut Plaza
NATXO MONTERO (BILBO) “CUADRA-T”

17:20 Pasteur Plaza
SARA MARTINET (TOULOUSE) “LE BAIN”
DÉCOUVERTE SARIA 2007 RAMONVILLEKO KALE JAIALDIAN (FRANTZIA).

17:50 5 Cantons Plaza
MIKEL ARISTEGI (DONOSTIA-BERLIN) “UNEVEN”

18:10 Lacarre Plaza
ERTZA – ASIER ZABALETA (DONOSTIA) “BIHAR JAIO NINTZEN”
ATERPEAN . ARTISTA EGOILIARREN PROGRAMA A ARTISTA EN RESIDENCIA

JARDUERA PARALELOAK
Bideo Zikloa
CQD - Ciudades Que Danzan:
Iralaren 22tik 27era.
UDAL LIBURUTEGIA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.