Dokumentuaren akzioak
Dantza familian VII. tailerra Donostian
Ballet.T
2014/10/07 12:40
Ekimen honek artea, eta bereziki dantza, familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak giro oso dibertigarrian sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera eskaintzen du ekimenak.
Oraingo honetan, Fernando Ruiz dantzari eta koreografoak zuzenduko du dantza tailerra. 4 urtetik aurrera duten haurren familiei zuzenduta dagoena eta haurrak gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan beraiekin partehartzeko.
Mugimendua eta jolasaren bitartez, gorputzek gure burua gidatu eta harritu dezaten utziko dugu. Gorputzaren egoera ezberdinak bizitzea bilatuko dugu irudimena eta mugimenduaren bitartez eta batez ere gorputz heldu eta txikien arteko erlazioaren bitartez. Era honetan posibilitatez beteriko mundu batera bidaiatuko gera. Bertan eguneroko bizitzan mugitzen ez garen erara mugitu ahal izango gera.
Informazio zabalagoa: 943 483860 // ballett@donostia.org
- Izena emateko azken eguna urriaren 9a da, osteguna
Dokumentuaren akzioak