Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza eta herri oboeak

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta herri oboeak

Joselu Angulo
2004/06/24 21:08
Herri Oboeak I. Nazioarteko Jaialdia antolatu dute Bilbon Gaztedi Dantzari Taldeak, Mairuek Erraldoien konpartsa eta Bilboko Gaiteroek, Bilboko udalaren laguntzarekin datorren uztailaren 17 eta 18an.

"DANTZA eta HERRI OBOEAK"

Santutxuko jaiekin bat eginez, Vilanova i la Geltrú-ko "Agrupació de balls populars" taldeak emanaldia eskainiko du Gaztedi dantzari taldearekin batera, datorren uztailaren 17an, Etxebarriako Hockey pistan. Eguraldiak ez badu laguntzen, emanaldia Berriotxoa Ikastetxeko kiroldegi estalian egingo da. Emanaldi horretan egingo diren dantza guztiak familia berekoak diren gaita, dulzaina edo kataluinako grallarekin joko dira. Horregatik izendatu dugu emanaldia "Dantza eta Herri oboeak". Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak, eta aipatutako taldeez gain, Bilboko Gaiteroe nafarroako gaita joko dute, Javi Santamariak Bizkaiko dultzaina, eta estatuko hainbat tokitako dultzainero taldeak ere izango dira. Kataluinako dantza taldea lagunduz Villanova i la Geltrúko Grallers-ak izango dira, Calu de mar-ekoak, eta Sitges-ekoak.

Emanaldiaren atsedenaldia, Valencia "Dolcainers de Faura" delakoak parte hartuko dute, eta "GRUPO DE DULZAINA ARAGONESA DE BLAS COSCOLLAR" eta "LOS DULZAINEROS "EL ENCINAR" DE VALLADOLID" gaztela aldeko dultzaianarekin.

Azaroan Gaztedi izango da Vilanova i la Geltru bisitatuko duena bertan Euskal Herriko dantzak erakutsiz.

Uztailaren 18an, Balentzia, Gaztela-Leon, Kataluinia, Aragoa eta Euskal Herriko herri oboen taldeek kalejira egingo dute Santutxoko kaleetan.

GAZTEDI DANTZARI TALDEA, BILBOKO GAITEROAK, MAIRUEK

"HERRI OBOEAK"
I. NAZIOARTEKO JAIALDIA
SANTUTXUKO JAIAK 2004 Uztailak 17 - 18
GAZTEDI DANTZARI TALDEA - BILBOKO GAITEROAK

DANTZA TALDEAK Uztailak 17: 19.30 etan Etxebarriako Hockey Pistan


GAZTEDI DANTZARI TALDEA - Santutxu-Bilbao, Euskadi
AGRUPACIÓ DE BALLS POPULARS - Vilanova i La Geltrú, Catalunya

ERRALDOIAK Uztailak 18: 12.00 etan Santutxuko Kaleetan zehar

MAIRUEK ERRALDOIEN KONPARTSA - Bilbao, Euskadi
HERRI OBOEAK (Grallers, Dolçainers, Gaiteroak, Dulzaineros, Dultzaineruek)

Uztailak 17: 19.30 etan Hockey Pistan

Uztailak 18: 10.00 etan Dianak, 12.00 etan Erraldoiak, 13.30 etan Basarraten

ESCUELA DE GRALLERS DE SITGES..........Gralla Catalana..........Sitges, Catalunya

GRALLERS CLAU DE MAR......Gralla Catalana..........Vilanova i La Geltrú, Catalunya

DULZAINEROS "EL ENCINAR"...Dulzaina Castellana.....Valladolid, Castilla y León

DOLÇAINERS DE FAURA...............Dolçaina Valenciana................................Valencia

DULZAINEROS DEL BAJO ARAGON.......Dulzaina Aragonesa......................Aragón

JAVI SANTAMARIA (Bizkaiko Dultzainea) - Bilbao, Euskadi
BILBOKO GAITEROAK Nafar Gaita - Bilbao, Euskadi


Antolatzaileak: GAZTEDI DANTZARI TALDEA eta BILBOKO GAITEROAK

Laguntzaileak: MAIRUEK ERRALDOIEN KONPARTSA, SANTUTXUKO JAI BATZORDEA

Babesleak: BILBAO UDALA, CAJA LABORAL

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.