Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

Dokumentuaren akzioak

Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12 09:50
Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dantza talde ez profesionalen entseguak baimendu ditu Eusko Jaurlaritzak neurri berriekin. Azaroaren 6an "dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez profesionalak" bertan behera gelditu ziren. Orain, dantza talde ez profesionalek entseatzeko aukera izango dutela diote neurri berriek, honela adierazi da zehazki urtarrilaren 12an argitaratutako dekretuan:

Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.

Dekretuan jasotako neurriaren arabera dantza talde ez profesionalen entseguak baimenduta daude honako neurriak betetzen diren neurrian:

  • 21:00ak baino lehenago amaitu behar da.
  • Musukoa nahitaez erabili behar da.
  • Pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu behar da.
  • Gehienez 6 laguneko taldeak aritu daitezke.

Gaur argitaratu dira neurri berriak eta bihar, asteazkena, gauerditik aurrera jarriko dira indarrean.

Dokumentuaren akzioak

2021/01/12 13:11
1/2021 Dekretua, Lehendakariarena. Gaur argitaratuta:
https://www.euskadi.eus/[…]/2100111e.shtml

Kultura-jarduerak, -ikuskizunak eta -ekitaldiak.

Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.
2021/01/12 15:07
Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago daude orain.
2021/01/13 14:39
Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.
2021/01/18 17:26
Kaixo, dantza talde ez profesionalen entseguak baimendu dira, baina segurtasun neurriak betez emanaldi ez profesionalak egiteko aukerarik badago? Mila esker.
2021/01/22 13:15
Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko:

2) Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

3) Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikusentzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.
2021/01/26 09:16
Eusko Jaurlaritzak EHAAn urtarrilaren 23an argitaratutako azken dekretuak hainbat murrizketa ezarri baditu ere zenbait alorretan, dantzari dagokionez ez da izan aldaketarik eta eitb.eus-ek jaso bezala: "Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzen dira, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak."

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.