Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza ekitaldiak Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan

Dokumentuaren akzioak

Dantza ekitaldiak Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan

2016/08/10 08:25
Dantza ekitaldiak Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan

Arkaitz Añorgako dantzariak Donostiako Konstituzio plazan, 2015-08-15. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Baiona eta Gasteizkoa pasata, Donostiako eta Bilboko jaiak izango dira datozen asteetan. Hona hemen horietan izango diren zenbait dantza ekitaldi.

Donostia

Abuztuaren 13tik 20ra izango da Donostiako Aste Nagusia 2016an, eta ohi bezala, Txistulari alardearekin hasi eta arratsaldero, 19:30ean dantza ekitaldiak izango dira Konstituzio Plazan:

Abuztuak 13, larunbata
20:30 Txistulari alardea Konstituzio plazan.

Abuztuak 14, igandea
12:00 Muxikoak Boulevardeko kioskoan (Herridantza elkartea). Musikariak Ortzadar taldea.
19:30 Goizaldi dantza taldea Konstituzio plazan.
23:30 C. Garmendia eta M. Govillard dantza eskolaren "Entre Fuegos" dantza ikuskizuna Boulevardeko kioskoan.

Abuztuak 15, astelehena
12:00 Arkaitz Añorgako dantzariak, ezpata-dantza eta brokel-dantza Alde Zaharreko kaleetan. Irteera portutik. 12:30ean emanaldia Konstituzio plazan.
19:30 Erromeria Konstituzio plazan Erdizka Lauetan taldearekin. 

Abuztuak 16, asteartea
19:30 Eskola dantza taldea Konstituzio plazan. 

Abuztuak 17, asteazkena
19:30 Gero Axular dantza taldea Konstituzio plazan

Abuztuak 18, osteguna
19:30 Trebeska dantza taldea Konstituzio plazan.
23:30 Errebal erromeria Konstituzio plazan. 

Abuztuak 19, ostirala
12:00 Kresala dantza taldea Konstituzio plazan.

 

Bilbo

Abuztuaren 21etik 28ra bitartean 19:00etan Plaza Barrian euskal dantzekin gozatu ahal izango da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina), Goi-Alde (Erandio), Salbatzaile (Kastaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua), Mikel Deuna (Iurreta) eta Beti Jai Alai (Basurto). 

Abuztuak 21, igandea
19:00 Zerutxu dantza taldea (Markina).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 22, astelehena
19:00 Goi-alde dantza taldea (Erandio).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 23, asteartea
19:00 Gaztedi dantza taldea (Santutxu).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 24, asteazkena
19:00 Salbatzaile dantza taldea (Castaños).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 25, osteguna
13:00 Dantza-poteo eta  bazkaria Aiko taldearekin
19:00 Alkartasuna dantza taldea (Bermeo).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza. 

Abuztuak 26, ostirala
19:00 Urdaibai dantza taldea (Forua).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
 
Abuztuak 27, larunbata
19:00 Mikel Deuna dantza taldea (Iurreta).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
Abuztuak 28, igandea
19:00 Beti Jai alai dantza taldea (Basurto).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.