Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jotaren oinarriak eta apaindurak Aikoren dantza asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Jotaren oinarriak eta apaindurak Aikoren dantza asteburuan

2014/01/09 11:21

Otsailaren 15ean, larunbat arratsaldean, eta 16an, igande goizean izango dira dantza asteburuaren saioak, Areatzako Hotel Balnearioan. Bi saio paralelo izango dira, batean jotaren oinarriak ezagutu eta lantzeko, eta bestean, jotak sormenerako eta jolaseko dituen aukerak ikusi eta frogatzeko.

Informazioa: Dantza asteburuak. Jota Arratian (Aiko taldea)

 

Alvaro Garcia Elgetan

Bestalde, Alvaro Garciak, Aiko taldeko kitarra joleak, Soken dantza CD berriaren zuzeneko aurkezpena egingo du Elgetan, Espaloian, Herrixa Dantzan dantzaldiaren baitan igande honetan bertan. Urtarrilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, baltsa, tangoa, habanera, foxa, polka, jota eta porrusaldak, jauziak eta abar eskainiko ditu, bai dantzarako, bai entzuteko Elgetako kafe antzokian.

Informazioa: Dantzaldia Espaloian Alvaro Garcíarekin (Herrixa Dantzan)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.