Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza ikastaroak Bilboko EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan

Dokumentuaren akzioak

Dantza ikastaroak Bilboko EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan

2008/04/29 10:29

EHUk antolatzen dituen udako ikastaroetan, Artea eta Kultura ikastaroak antolatzen dira Bilbon. Dantza hainbat ikastaro izango dira aurten ikastaro  horietan. Lau ikastaro nagusi eskainiko dira. Hona eskaintza osoa:

 

1.- Ikusmira: Sorkuntza prozesuak dantzan

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin elkarlanean (Dantzan Bilaka'08)

Noiz :ekainaren 24tik 26 arte.
Non: UPV/EHU-BBK Etxea.
Ordutegia : 16:30-20:30.
Tarifa: Ikasleak eta langabetuak maiatzaren 31 arte 10€. Ekainaren 1etik aurrera 15€.
Beste guztiak, maiatzaren 31 arte 20€. Ekainaren 1etik aurrera 30€.
Ikasle kopurua: 60 ikasle.
Matrikula epeak: maiatzaren 5etik ekainaren 13 arte.
Balio akademikoa: 20 ordu.
Zuzendaritza: Idoia Zabaleta.
Edukien zuzendaritza: Isabel de Naveran.
Hizkuntza: Gaztelera.
Helburua: Jarduera hau Dantzan Bilaka programaren baitan garatuko da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abian jarritakoa euskal sorkuntza koreografikoa sustatzeko. Topaketetako egun bakoitzean ibilbide nabarmeneko profesional bat gonbidatuko da koreografien sortze prozesuei eta sortzean lan egiteko moduei buruz bere ikuspegi propio eta pertsonala azaltzera. Ondoren mahai inguru bat antolatuko da egunero zeinean beste euskal koreografok ere parte hartuko duten gonbidatutako artistarekin batera. Haiei ere euren ikuspegia ekartzeko eskatuko zaie, gonbidatuarekin elkarrizketa irekian.

Jardunaldi hauen helburua sormen eszenikoari buruz ikuspegi ezberdinak eskaintzea da betiere topaketa, hausnarketa eta elkartruke giro batean. Jardunaldiak zabalik daude hartara Euskal Herriko dantza eta arte eszenikoko arlo guztiei, baita sormen prozesuetan interesatuta dauden guztiei ere.

 

2.- Dantza garaikide ikastaroa

Noiz : ekainaren 30etik uztailaren 04 arte.
Non : Euskalduna Jauregia.
Ordutegia: 16:00-20:00.
Tarifa: Ikasleak eta langabetuak 65€.
Beste guztiak 130€.
Ikasle kopurua: 20 ikasle.
Matrikula epeak: maiatzaren 5etik ekainaren 13 arte.
Balio akademikoa: 30 ordu.
Koordinatzailea: Laura Etxebarria. La Fundicion.
Irakaslea: Martin Sonderkamp
Hizkuntza: Gaztelera.
Helburua: Lantegia, inprobisazioaren eta Alexander, BCM (Body-Mind-Centering), Laban-Bartenieff eta Contact-Improvisation tekniketan oinarritzen diren mugimendu kontzeptuen bidez eta gorputza landuz, gure anatomia aztertu eta hari buruz gauza berriak ikasteko laborategia izango da. Helburua zentzumenen bidezko pertzepzioa handitzea da eta, hartara, mugimendua gorputzaren egiturazko logikan eta logika funtzionalean oinarritzea.
 

3.- Dantza tradizionalaren adarretan

Datak: ekainak 30 - uztailak 2
Tokia: Euskalduna Jauregia
Hizkuntza: Euskara / Gaztelera
Tarifak: 1. eta 2. tailerrak (3. tailerra dohainik izango da, nahiz eta derrigorrezkoa izango den izena ematea)
Ikasleak eta langabetuak, 10€ tailer bakoitzeko (bietan izena emanez gero, 15€)
Beste guztiak: 20€ tailer bakoitzeko (bietan izena emanez gero, 30€)
Ikasle kopurua: 20
Balio akademikoa: 10 ordu sesio bakoitzeko
Koordinatzailea: Jon Maya. Kukai Dantza
 

1 Tailerra. gure iturriak ezagutzen

Data: ekainak 30
Ordutegia: 10:00-14:00
Irakasleak: Kepa Artetxe, Larraitz Artetxe, Sabin Bikandi
Helburuak: Dantza maisuaren figura oso garrantzitsua izan da beti euskal dantza tradizionalean. Haiek dira dantzaren trasmisioaren arduradun nagusiak, beraiek dira iturriak. Hain zuzen, tailer honen helburua iturri horiek eta beraien lana ezagutzeko aukera eskaintzea da. Beraien lana ezagutzea, beraien teknika lantzea, beraien eskoletan parte hartzea... Aurtengo ikastaroetan Bizkaiko jota zarra nola lantzen eta erakusten duten erakutsiko digute Kepa Artetxek, Larraitz Artetxek eta Sabin Bikandik. Ikerketa lan mardula egin dute beraiek eta ikerketa horietan jasotako hori hedatzen saiatzen dira orain. Ikastaroa azalpen teoriko txiki batekin hasiko da, eta ondoren praktikoa izango da. 

2 Tailerra. Tradiziotik abiatutako sormena

Data: uztailak 1
Ordutegia: 10:00-14:00
Irakaslea: Juan Antonio Urbeltz
Helburuak:  Dantza  tradizionaletik  abiatutako  sorkuntza  ohikoa  da  Euskal Herrian. Sormenaren inguruko joera, esperientzia... ezberdinak daude, baina, zalantzarik gabe, eremu horretako erreferentzia handienetako bat Juan Antonio Urbeltz da. 40 urteko ikerketa bidea egin du Urbeltzek, eta azken urteetan Argia dantzari taldearekin tradizioan oinarritutako bere sorkuntza lana aurkeztuko du. Bere esperientzia, bere sormenaren zergaitia... 

3 Tailerra. Atzerriko ereduak ezagutzen

Data: Uztailak 2
Ordutegia: 16:00-20:00
Irakaslea: Joan Serra
Helburuak: Euskal Herritik kanpoko ereduak ezagutzea da modulo honen helburu nagusia. Beste lurraldetan dantzaren irakaskuntza eta antolamendua nola kudeatzen den, nola gauzatzen den azaltzea izango da ikastaro honen helburu nagusia. Aurten, Kataluinia izango da herrialde gonbidatua, eta Joan Serra izango da tailerra gidatuko duena. Bertan azalduko ditu Kataluinian nola txertatzen duten dantza tradizionala derrigorrezko hezkuntzan, nola antolatu duten posgrado bat Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, nola antolatzen dituzten Udako Ikastaroak urtero... Hizketaldi baten bidez eta saio praktiko baten bidez azalduko du Joan Serrak hori guztia.

 

4.- Balet ikastaroa. Koreografia baten sorkuntza

Noiz: uztailaren 02tik 06 arte.
Non: Euskalduna Jauregia.
Ordutegia: 10:00-14:45.
Tarifa: Ikasleak eta langabetuak 65€.
Beste guztiak 130€.
Ikasle kopurua: 20 ikasle.
Matrikula epeak: maiatzaren 5etik ekainaren 13 arte.
Balio akademikoa: 30 ordu.
Koordinatzailea: Filgi Claverie. Dantzaz Elkartea.
Irakaslea: Philippe Cohen
Helburuak: Dantza mugimenduaren poesia da, eta dantzaria banakoa da. Dantzatzeko, joko araurik gabeko gorputza behar da, eta garapenak sinesgarria izan behar du. Obra bat interpretatzeko, itxura ere gainditu behar da, eta obrak norberaren baitan pizten duen mugimendua gauzatu.

Koreografoek askotariko eta ganorazko prestakuntza duten interpretatzaileak behar dituzte, hizkuntzen aniztasuna hauteman, hizkuntzok ordezkatu eta dantza barne gogoeta oso-oso pertsonalaz jantz dezaten.

 

Informazio gehiago: Bilbo, Artea eta Kultura. 2008ko EHUko Udako ikastaroak

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.