Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza argazki ederrak GureGipuzkoa.net-en

Dokumentuaren akzioak

Dantza argazki ederrak GureGipuzkoa.net-en

2009/07/13 12:31
Dantza argazki ederrak GureGipuzkoa.net-en

Arg.: © cc-by-sa Indalecio Ojanguren - guregipuzkoa.net

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak argazki sorta zabal bat sarean jarri du erabilera lizentzia irekiarekin, eta gainera herritarrek beren argazkiak bertan gordetzeko aukera eskainiz. Tartean, dantza argazki zahar sorta ederra aurki daiteke.

GureGipuzkoa.net zerbitzu berrian Gipuzkoako Foru Aldundiak argazki bilduma ederra jarri du denon eskura. Argazkiek Creative Commons Aitortu - Partekatu baimenarekin argitaratu dituzte, eta Erabilpen Kultural Libreetarako Baimenduta daudela adierazten da bertan.

XX. mende hasierako hainbat argazki eder bildu dituzte webgune horretara eta tartean badira dantza argazki ederrak ere. Indalecio Ojanguren argazkilari eibartarraren fondoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago eta honen hainbat argazki interesgarri ikus daitezke bertan. Ez ikusi bakarrik, berrerabili ere bai aipatutako lizentziari esker, eta baita argazkiak tamaina desberdinetako eta kalitate on xamarretan jaisteko aukera dagoelako.

Hona adibide batzuk.

Erromeria Elgoibarren. 1956ko San Pedro Eguna Elgoibarren, eta San Pedro ermitaren aurrean erromerian ageri dira dantzariak txistulariaren soinura.

1956-06-29 Elgoibar erromeria 1919

cc-by-sa Indalecio Ojanguren

 

Erromeria Ixuan. XX. mende hasierako erromeria bat. "Oholtza" gainean trikitilaria eta bi panderojole, eta behean bikoteak dantzan.

Erromeria Ixuan 3798

 cc-by-sa Indalecio Ojanguren

 

Amuña Eibarren. Manuel Txapartegi "Amuña" aurreskulari zarauztarra Eibarko Untzaga Plazan, 1920ko hamarkadan, San Juan jaietan egiten ziren aurresku txapelketa batean parte hartzen.

1920ko hamarkada Eibar Amuna 3021

cc-by-sa Indalecio Ojanguren

 

Uztai-handi. Gipuzkoako uztai handien dantza egiten dantzari talde bat. Ez tokia ez data ez dira ezagunak, beraz, inork ezagutuz gero argibide garrantzitsua litzateke.Arku-dantza 3819

cc-by-sa Indalecio Ojanguren

 

Kaxarranka. Debako plazaren itxura du tokiak, San Roke jaietako zezenketetarako prestatzen diren h armailekin, baina konfirmatu gabe dago. Erne ezkerreko etxean, goiko leihotik zintzilik dagoen banderarekin: esbastika bat da.Kaxarranka 3823

cc-by-sa Indalecio Ojanguren

 

Aurreskua Garain. 1933. urtea. Soka-dantza edo erregelak dantzatzen ari dira eta aurreskuak eta atzeskuak banango zaharra dantzatzen diote plazaratu duten emakumeari.1933 Garai erregelak 4302

cc-by-sa Indalecio Ojanguren

 

Ohorezko aurreskua Bergaran. 1930, Eusko Ikaskuntzaren Kongresua Bergaran. Agintarien soka-dantza.1930 Bergara aurreskua 1076

 cc-by-sa Indalecio Ojanguren

 

Horiek dira GureGipuzkoa.net webgune berrian ikus daitezkeen argazkietako batzuk. Bilduma aberatsa da eta merezi du tarte bat hartzea bertan murgiltzeko.

 

Dokumentuaren akzioak

Inaki
2009/07/14 18:49

EDERRAK

GipuzkoaKultura
2009/07/18 14:16

Kaixo!

GureGipuzkoako bildumetan Gipuzkoan dauden baina baita ere Gipuzkoaz at dauden makina bat kokapen daude eta horietako asko eta asko ezezagunak zaizkigu, horren ondorioz, argazkien inguruko informazioa motz geratzen da.

Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamendutik laguntza eske gatozkizue: Ezagutu ditzazkezuen inguruetako argazkien geokokapenak eta informazio osagarria proposatzerik ba al duzue? Horretarako erabiltzaile bezala erregistratzea baino ez duzue: http://www.guregipuzkoa.net/login/registrationForm.php Eskerrikasko!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.