Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza'07, dantza garaikidearen 3. zirkuitoa

Dokumentuaren akzioak

Dantza'07, dantza garaikidearen 3. zirkuitoa

2007/03/19 09:33

Orain bi urte jarri zen martxa zirkuito hau. Formato txiki eta erdiko ekoizpenak zabaltzeko dauden hutsuneak estaltzen laguntzea zen helburua. Profesionalen ekoiztutako lanei irteera bat emateaz gain antzokiek ikuskizun hauetara publikoa erakartzeko egiten duten lanari lagundu nahi zitzaion.

Lehen edizioan parte hartu zuten antzokiek dantza garaikidearekiko interes berezia erakutsi zuten aurreko urteetan. Bigarren deialdirako bi antzoki gehitu ziren, eta hirugarrenerako beste bat. Dantza eskaintzen duten antzokiak gero eta gehiago izan daitezene saiatu eta programazio iraunkorra bermatzea dira helburuak.

Eusko Jaurlaritzaren Dantza programan egokitzen da zirkuitoa. Dantza sustatu eta lengoaia eszeniko berrietaz ikusle, sortzaile eta dantzari gehiagok gozatzea. Antzoki publikoen SAREAk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen dute Dantza Zirkuitoa eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Gasteizko eta Donostiako udalen laguntzarekin antolatzen da.

Dantzaren hirugarren zirkuitoan honako antzokiak parte hartzen ari dira:

  • Barakaldo: Barakaldo Antzokia
  • Elorrio: Arriola Kultur Aretoa
  • Leioa: Kultur Leioa
  • Gasteiz: Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia
  • Donostia: Egia Kultur Etxea -Gazteszena-
  • Lasarte: M. Lekuona Kultur Etxea


Eszenaratuko diren lanak:

  • "Look". Asier Zabaletaren Ertza konpainia.
  • "Staff". Damián Muñoz konpainia.
  • "Cuando uno quiere y el otro no". Marco Vargas & Chloé Brulé
  • "Dueto". Filipa Francisco & Idoia Zabaleta


Dantza Garaikidearen III. Zirkuitoa


Barakaldo Antzokia
2007-02-17 Look. Ertza. 20.30
2007-02-25 Dueto. Filipa Francisco & Idoia Zabaleta. 19.30
2007-04-01 Cuando uno quiere y el otro no. Marcos Vargas& Chloé Brulé. 19.30
2007-05-15 Staff. Cía Damián Muñoz. 19.30

Arriola Kultur Aretoa - Elorrio
2007-03-10 Look. Ertza. 20.00
2007-03-16 Cuando uno quiere y el otro no. Marcos Vargas& Chloé Brulé. 22.30
2007-03-17 Dueto. Filipa Francisco & Idoia Zabaleta. 20.00

Gazteszena - Donostia
2007-03-04 Look. Ertza. 20.00
2007-03-17 Staff. Cía Damián Muñoz. 20.00
2007-03-18 Cuando uno quiere y el otro no. Marcos Vargas& Chloé Brulé. 20.00

Teatro Jesús Ibañez de Matauco. Gasteiz
2007-04-19 Staff. Cía Damián Muñoz. 20,30  (Erne, Federico García Lorca- Centro Cívico de Lakua-n izango da emanaldi hau!)
2007-04-26 Look. Ertza. 20.30
2007-05-03 Cuando uno quiere y el otro no. Marcos Vargas& Chloé Brulé. 20.30

M. Lekuona Kultura Etxea. Lasarte-Oria
2007-02-23 Look. Ertza. 20.00
2007-03-30 Cuando uno quiere y el otro no. Marcos Vargas& Chloé Brulé. 20.00
2007-04-27 Staff. Cía Damián Muñoz. 20,00

Kultur Leioa - Auditorium -Leioa
2007-03-01 Dueto. Filipa Francisco & Idoia Zabaleta. 20.00
2007-03-08 Look. Ertza. 20.00
2007-03-15 Staff. Cía Damián Muñoz. 20.00
2007-03-29 Cuando uno quiere y el otro no. Marcos Vargas& Chloé Brulé. 20.00

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.