Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantz'Hadi 2006 Basusarrin

Dokumentuaren akzioak

Dantz'Hadi 2006 Basusarrin

2006/07/11 12:46

Uztailaren 12tik 14ra burutuko da Dantz'Hadi Basusarrin, eta jaialdia borobiltzeko uztailaren 15ean, larunbatean, Errenteriako Erromeria egunera txangoa egingo da. Anges Perez-eko Tafallako jota eta Ingurutxoa irakatsiko ditu, eta Patxi Perez-eko Garaziko Kadrile eta Telletxea familiaren fandangoa. Italiako dantzak ikasteko aukera izango da Rosi Traverso-rekin, eta Marilyn Simon-ek Gaskoinako datzak irakatsiko ditu.

Hona egitaraua osorik.


Dantz'Hadi 2006

Uztailaren 12tik 14ra, Basusarriko Herriko Plazan.

Uztailak 12, asteazkena
19.00: Aperitifa
20.00: Dantz'hadi afaria (Izena eman beharra dago)
22.00: Burgaintzi txarangarekin erromeria

Uztailak 13, osteguna

Euskal dantzen ikastaroa (Agnes Perez)
9.30 - 12.30: Tafallako Jota
14.30 - 17.00: Ingurutxoa
19.00: Dantza gaskoinak ikasteko hasiera tailerra Marilyn Simon-ekin.
21.00: Hainbat talderekin dantzaldia: Hernaniko Musika Eskola, Duo Cozian-Oberlé, Kokin. Euskal Herriko eta Gaskoinako errepertorioa

Uztailak 14, ostirala:

Euskal dantzen ikastaroa (Patxi Perez)
9.30 - 12.30: Garaziko Kadrilea
14.30 - 17.00: Telletxea familiaren fandangoa
19.00: Italiako lau herrialdetako dantzak ikasteko hasiera tailerra Rosi Traversorekin.
21.00: Hainbat talderekin dantzaldia: Zézé, La Banda Brisca, Patxi eta Konpania. Euskal Herriko, Italiako eta haratagoko errepertorioa Casimir Potomskik gidatuta.

Uztailak 15, larunbata:

Txangoa Errenteriako Erromeria Egunera (Guipuzkoa)

Tailerrak eta dantzaldiak dohain dira. Dantza ikastaroak: 13 € egun-erdi bakoitzeko (tarifa gutxitzeak: 2 egun-erdi 22 €, 3 egun-erdi 27 €, 4 egun-erdi 32 €). Izen emateak tokian bertan egingo dira.

Informazio gehiago eta kontaktua: Xirimola elkartea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.