Boterea eta beldurra aztergai Dakumeneren Raices lanean

2010/11/17

"Hitzak soberan daudenean, gorputza bakarrik geratzen zaigu, keinua" dio Dakumenek lan berriaren aurkezpenean. Familia eszena arrunt bat aurkezten dute. Aita, ama eta alaba beren bulkadek elkartua. Beldurraz hitzegin nahi du Gustavo Gorositok. Botereaz. Boterearen gehiegikeriaz. Beldurraren bidez otzantzeaz. Estatuaz. Eta hori guztia etxe barruan aurkitu zuen. Familian. Familia eta boterea bat eginik. Gehiegikeria, beldurra eta estatura loturik. Eta hitzak soberan zituztela  ohartu ziren. Keinuekin, gorputzekin geratu dira. "Gurasoak diktadoreak, eta seme-alabak?"


Dakumene 2004an sortu zen Bilbon, bi sortzaile argentinarren elkartzetik: Victoria Mújica eta Gustavo Gorosito. "Raices" ikuskizunean beren alaba Lunak ere parte hartzen du gurasoekin batera.

  • Ideia eta zuzendaritza: Gustavo Gorosito
  • Sorkuntza eta interpretazioa:  Victoria Mujica, Luna Mujica eta Gustavo Gorosito.
  • Eskertza:  Olaf Kehler-i
  • Ekoizpena: Dakumene danza-teatro
  • Eusko Jaurlaritzaren laguntza (Dantzan Bilaka´10)


Informazioa: Dakumene