Dokumentuaren akzioak
Cortes-eko paloteadoari buruzko dokumentala egin du Julio Caro Baroja museo etnologikoak
Nafarroako Erriberan, hainbat paloteado egiten ziren XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, baina denak bertan behera geratzen joan ziren, eta bakarrak iraun zuen, Cortes-ekoak. Ikertzaileen iritziz garai berrietara egokitu eta eguneratu izanak lagundu zuen Cortes-eko paloteadoari besteak bezala ez galtzen. Adibidez, 1956an emakumeak dantzan parte hartzen hasi ziren.
Dokumentalean Alfredo Asiain Ansorena eta Mikel Aranburu Urtasun adituen ekarpenak jaso dira. DVDa Pyrene ekoizleak egin du eta bere webgunean bertan eros daiteke.
Dokumentuaren akzioak