Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Cobalto: dantza sorkuntza urratsez-urrats

Dokumentuaren akzioak

Cobalto: dantza sorkuntza urratsez-urrats

dantzan.com
2009/03/30 11:30
"Cobalto" du izena Espainiako dantza konpainiaren ikuskizun berriak. Martxoaren 20an estreinatu zuten Madrilgo Zarzuelaren antzokian. Baina estrainaldiaren aurreko lan guztia erakutsi nahian, bideo bloga antolatu du Nacho Duatok zuzentzen duen konpainiak Youtuben, sorkuntza prozesu osoa urratsez-urrats azalduz.

Lehen urratsak, entseguak, kolaboratzaileen iritziak, entsegu gehiago eta azkenik estreinaldia. "Cobalto", Espainiako dantza konpainiaren lan berriaren sorkuntza prozesua urratsez-urrats erakutsi nahi izan du Nacho Duatoren lan taldeak Youtuben. 53 bideo laburretan koreografiak montatzen hasi eta estreinaldira arteko tartea erakusten dute bideo-blog horretan, entsegu eta entsegu artean Taipeira egindako biraren bideoa barne.

Nacho Duato Espainiako dantza konpainiaren zuzendari izateari utziko dio 2010.enean, 20 urteko lanaren ondotik. Kargu-uztearen polemikaren ondoko lehen sorkuntza da "Cobalto". Sexualitatea eta amets erotikoak dira ikuskizunaren gai nagusia. Kobaltoaren urdin koloreak (ingeleraz obszenitatearen kolorea omen) tintatuko du koreografia goitik behera. Musikak ere berebiziko garrantzia du, eta Collbató-ko elizako organoarekin grabatua izan da.

Musika hori eta estreinaldirarteko dantzarien urratsak entzungai eta ikusgai Youtubeko bideo-blogean, beraz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.