Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak CO2 neurgailua, dantza-gelako airearen egoera ezagutzeko tresna

Dokumentuaren akzioak

CO2 neurgailua, dantza-gelako airearen egoera ezagutzeko tresna

2020/10/27 08:30
CO2 neurgailua, dantza-gelako airearen egoera ezagutzeko tresna

CO2 neurgailua. Argazkia: Dantzan cc by-sa

Dantzaren alorrean egoera larrian gaude, ez dakigu dantza egiten jarraitu dezakegun ala ez. Arauek, protokoloek, neurriek, gomendioek eta baimenek, ia-inoiz ez dute dantza kontuan hartzen, beraz, guk geuk bilatu behar ditugu moduak dantza ahalik eta modurik seguruenean egiteko. Distantziak, musukoak, aireztatzea, desinfekzioak eta abarreko neurriak hor daude, baina azken ikerketek aerosolak jarri dituzte jomugan. Hain zuzen, horien aurrean hartzen ditugun neurriak, aireztatzea zenbateraino den eraginkorra kasu, espazio eta egoera bakoitzean zehaztea funtsezkoa izan daiteke. Horretan lagunduko digute CO2 neurgailuek.

CO2 neurgailuak

COVID19aren transmisioan aerosolek zuten garrantziari buruz Jose Luis Jimenez ikertzaileak eskainitako azalpenak ezagutu genituen Aritz Ibañezi esker. Ahozko azalpenekin batera, dokumentazio interesgarria eskaintzen dute honako dropbox karpetan. Horrela ezagutu genituen CO2 neurgailuak, karbono dioxidoaren kontzentrazioa neurtzen duten tresnak. Neurgailu horiek airea aztertzen dute eta milioiko CO2 partikula kopurua (ppm) adierazten dute. Merkatuan horrelako hainbat tresna daude, baina dokumentazio horretan bi gailu aipatzen zituzten, bata 100 eurotik beherakoa eta bestea 200 euro bueltakoa. Gure lagun nafarrek merkeetako bat enkargatu zuten eta Dantzan-erako beste bat eskatu genuen. 

CO2 neurgailua 001
CO2 neurgailua. Argazkia: Dantzan cc by-sa

Zertan lagungarri?

Azken ikerketek erakusten dute aerosolak kontagio arrisku handia direla. Aerosolak gela batean pilatzea saihesteko gela aireztatzea gomendatzen da. Baina ez dakigu benetan leiho bat irekita gela ondo aireztatu den ala ez. Horretarako erabiltzen da CO2 neurtzailea. CO2a gure arnasketak sortzen du. Denbora batean bagaude hainbat lagun gela batean gure arnasketak gela horretan pilatutako CO2 kantitatea altua izaten da. Aireztatzen dugunean berriz CO2 maila jaisten da. CO2 maila altua badago espazio batean, horrek esan nahi du aerosolak ere kopuru altuan pilatuta egon daitezkeela. Beraz, aireztatzea indartu behar dela.

Lehen probak

Dantzan-eko bulegoan gailua jarri eta leiho eta ateak itxi ditugu. Ordu erdian 795 ppm-ra iritsi da, egokitasunaren mugan (700-800) beraz. Berehala atea ireki dugu eta gela aireztatu ahala CO2 maila jaisten joan da 540 ppm-ra iritsi arte (400-500 inguruan onargarria da). Beraz, dantza gela batean neurgailu hori badaukagu, jakin dezakegu zenbat CO2 pilatzen ari den, eta beraz, aerosolak egoteko ze arrisku dagoen. 700-800etik gora badugu, jakingo dugu aireztatzea beharrezkoa dela, leihoak, ateak eta dena delakoak gehiago ireki, eta dagoeneko irekita badaude, ba jarduera eten beharko litzateke airea berriztatu eta neurgailuak 400-500 ppm inguruko neurketa eman arte. 

CO2 neurgailua 002
CO2 neurgailua. Argazkia: Dantzan cc by-sa

Arauak eta neurriak

Pandemia honi aurre egiteko orduan, baditugu hainbat arau eta debeku, errespetatu beharrekoak direnak. Baina horrez gain, badira zenbait neurri, arau izan ez arren, egiten ditugun jarduerek duten arrisku maila jakiteko aukera ematen digutenak, eta batez ere, horiek seguruagoak izateko neurriak hartzeko aukera ematen digutenak. CO2 neurgailuak ez dira derrigorrezkoak, ez dira arauetan ageri. Baina gauzatzen ari garen jarduerak, dantza-jarduerak zehazki, zein arrisku maila duten ezagutu, eta babes-neurriak hobetzeko eta zorrozteko aukera eskaintzen digu.

CO2 neurgailua 006
CO2 neurgailua. Argazkia: Dantzan cc by-sa

Interesak

Guk ez dugu horrelako gailurik saltzen, ez dugu interes ekonomikorik kontu honetan. Dantzaren praktika bere onera ekarri eta dantza ahalik eta modurik seguruenean egiteko neurriekin lagundu nahi dugu. Distantziak, kontaktuak urritzea, desinfekzioa, musukoak,... dena da beharrezkoa dantza modu seguruan egin ahal izateko, baina horiez gain, gero eta agerikoagoa da aireztatze egokia duten geletan aritu behar garela, eta horretarako, jakin behar dugu gure dantza-gelak ongi aireztatzen diren ala ez. Horretan lagundu dezake neurgailu honek, eta horixe da honekin dugun interes guztia.

CO2 neurgailua 005
CO2 neurgailua. Argazkia: Dantzan cc by-sa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.