Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Buba eta Bubu haurrentzat ikuskizuna Donostian

Dokumentuaren akzioak

Buba eta Bubu haurrentzat ikuskizuna Donostian

Buba eta Bubu obra, ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen haurrei zuzendurik dagoen dantza antzezlana da. Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dute ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin. Haurra adin txikiko pertsona moduan hartuta, errespetu osoz eta gertutasunez tratatu izan da obra honetan.

Herri irudiak erabiliaz, ikuskizunari izena ematen dion animalia plural eta poliedrikoa sortu dute haurraren emoziora iritsiko diren ekintzak ikusiaraziz. Horietan, burua galdu araziko ez dien arren, sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko dituzte eta horretarako, argi joko liluragarri eta aretoko iluntasun beltzen ordez, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dira. Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko dira.

Zortzi dantzari osatzen dute obra, keinuz, mugimenduz eta dantza koloretsuaz beteriko antzezlanean. Etxeko txikiek Donostiako Kursaleko Kamera aretoan Buba eta Bubu dantza ikuskizuna ikusteko aukera bakarra izango dute beraz, KRESALA taldeak haurrei eskeinitako ekoizpen honetan.

  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Beñat Ralla
  • Gidoia: Juan Luis Zabala
  • Dantzaria: Mikel Oyarzabal, Eneritz Ardanaz, Harkaitz Ardanaz, Iratxe Benedited, Maider Arriola, Garazi Ormazabal, Ainhoa Zuazu, Nora Garcia
  • Esataria: Sisto Iturriagagoitia
  • Jantziak: Idoia Ibarzabal
  • Mozorroak: Xabier Garate
  • Argiztapena: Patxi Aristimuño


Informazioa: Kresala dantza taldea 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.