Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko eta Nafarroako Dantzari Egunak
Nafarroako Dantzari Egunaren egitaraua jaso dute Baldorba Dantza Taldearen blogean. Larunbatez izango da Nafarroako Dantzari Eguna. Goizean dantza taldeak Sakanako herrietara joko dute, eta emanaldiak eskainiko dituzte. Arratsaldean Irurtzunen bilduko dira dantzariak.
Irurtzunen ospatuko den Nafarroako Dantzari Egunaren emanaldi nagusia arratsaldeko 19.30etan egingo da Irurtzungo plazan. Dantza talde guztiek batera egingo dituzte zenbait dantza eta beste dantza batzuk talde batzuk egingo dituzte bakarrik. Honako egitarau hau dago aurreikusita Irurtzunen arratsaldean egingo den ekitaldirako.
- Agintariena (Talde guztiek)
- Agurra (Urizar aita-semeak)
- Ihabar-eko ingurutxoa (Ihabar-eko dantzariek)
- Maiatzeko erregiñek (Irurtzungo abesbatzak lagunduta)
- Sorgin-dantza (Sakanako dantzari txikiak)
- Igitai-dantza (Talde guztiek)
- Jota de Tudela (Talde guztiek)
- Larrain-dantza (guztiei irekita)
Bizkaiko Dantzari Egunaren dataren berri Dantzanet webgunean eman dute. Bilbon izango da ekitaldia 2007ko maiatzaren 6an, igandean.
Dokumentuaren akzioak
Aupa majos!! Irurtzungo Urko naiz, aurten Orritz dantza taldea, Nafarroako E.D.B.-rekin batera Nafarroako Dantzari Eguna antolatzen ari gara. Orain arteko egitaraua lehen borradore bat da, taldeei bidali zaie baina dagoeneko aldaketak egon dira. Egitaraua guztiz zehazten duguenan bidaliko dizuegu nahi baduzue. Orain arte konfirmatu dezakeguna zera da, aurten 20 taldetik gora etorriko direla Sakanara. 17:00-etan Sakanan (herri bakoitzean Talde bat gutxi gora behera) aktuazio txiki bat egingo da herri bakoitzeko plazan. Gero denak Irurtzunen bilduko gara, kalejira bat hasi eta 19:30-etan Irurtzungo Foru Plazan Ekitaldi nagusia egingo da (gutxi gora behera, publikatu duzuen bezala). Jarraian, 20:30-etan "Patxi ta Konpania"-k bere saioa egingo du. Oso pozik gaude aurten berarekin kontatu dezakegulako. Bukatzeko Afari herrikoia egongo da (dantzari guztiak eta parte hartu duten kolektiboak) eta jarraian "Trikizio"-rekin gaupasa (5-ak aldera DJ Bertso izango dugularik). Animatu zaitezte dantzazale guztiak bertara. Ongietorriak izango zarete!!
apa urko aitzol eta nere gara,gu zangotzakoak gara eta prest gaude joateko,ba al dago lo egiteko tokirik?hotel edo kanpin edo zerbait gertu?eskerrikasko
Kaixo Aitzol eta Nere;
Ez naiz Urko baina Orritzeko kidea naiz. Egun horretan talde gehiago animatu da lotan gelditzeko eta guk eskolako gimnasioa uzten dugu. Gaupasa izan behar den lekuaren ondoan dago. Zuek zakuak eta esterillak ekarri beharko dituzue. Koltxoneta batzuk badaude baina ez dakigu denentzako iritsiko diren. Komunak ere badira.
Laister arte! Aio.