Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizkaiko aldundiak DantzaBiz sortu du

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko aldundiak DantzaBiz sortu du

2011/03/02 13:12
Dantzaren inguruko aholkuak emateko DantzaBiz batzordea sortu berri du Bizkaiko Aldundiak. Batzorde honen eginkizuna lurraldean zer dantzatzen den aztertzea eta sektore honek dituen arazoez eta erronkez jardutea da oro har. Urtean gutxienez bi aldiz elkartuko den batzordeak dantza munduaren inguruan dabiltzan eragile ezberdinen parte hartzea izango du.

Bizkaiko Aldundiak, foru dekretu bidez, DantzaBiz, Kulturako Foru Sailari dantzaren inguruko aholkuak emateko batzordea sortu du. DantzaBiz organo aholku-emailea da, Kulturako Foru Sailari atxikita dagoena, nahiz eta sailaren egitura hierarkikoan sartuta ez egon. Batzordeak aholkuak emango ditu sailak dantza sustatzeko egin nahi dituen politikei lotutako gaietan.

Alde batetik, zereginetako bat, lurraldean dantzak zein diren (ohikoa, garaikidea, euskal dantzak eta dantzarekin lotutako arte adierazpide berriak) eta dituzten arazoak eta erronkak, komunak zein espezifikoak, aztertzea izango da. Bestalde, politika publikoen jarraipena egitea eta lehentasunen inguruko adostasunak lortzea. Eta azkenik, Bizkaiko Dantza-Etxea definitzeko garaian parte hartzea, hau martxan jarri eta prozesua jarraitzea alegia.

Aholkularien talde horretan, Kulturako foru diputatua batzordeburua izango da, eta honako kide hauek izango ditu: Batzordeburuordea, kulturako zuzendari nagusia, batzordeko kideak, Kultur Ekintzako Zerbitzuko burua, dantzaren alde lan egiten duten elkarteak, erakundeak eta izen handiko pertsonak (gehienez 12, foru agindu bidez izendatuko direnak), idazkaria eta Kultur Ekintzako Zerbitzuko teknikari bat.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.