Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizkai elkarteak antolatutako euskal dantza tradizionaleko ikastaroko izen-ematea zabaldu da

Dokumentuaren akzioak

Bizkai elkarteak antolatutako euskal dantza tradizionaleko ikastaroko izen-ematea zabaldu da

Bizkai elkarteak antolatutako euskal dantza tradizionaleko ikastaroko izen-ematea zabaldu da

Dantza ikastaroa. Argazkia: Bizkai euskal folklor elkartea.

Bizkai euskal folklor elkarteak euskal dantza tradizionala ikasteko aukera eskaintzen dizu aurten ere. Hurrengo urriaren 16an, urtero bezala, gure XL. ikastaroari emango diogu hasiera eta 2018ko maiatzean 9an bukatuko dugu.

Gure Dantza-maisurik onenek egin zuten bezala dantza egiten erakutsiko dizugu. Dantza ezberdinen urratsak erakusteaz gain, dantza bakoitzak eskatzen duen estiloa lor dezazun saiatuko gara, eta euskal dantza tradizionala zuretzat berezia bihur dadin beharko dituzun xehetasun garrantzitsuak ere emango dizkizugu. Dantza eta urratsen ikasketarekin batera bere jatorrizko herrietan noiz eta nola garatzen diren ere azalduko dizugu.

Gure dantza tradizionalak dantzatu ahal izateko beharrezko ezaguerak lortzen dituzunean, euskal kultur ondare honek duen balio garrantzitsuaz konturatuko zara. Gure esperientziak eta ibilbideak bermatzen du esaten dizuguna.

Euskal Dantza Tradizionalaren XL. ikastaroa

  • Hasiera: 2017-10-16
  • Amaiera: 2018-05-09
  • Tokia: Autonomia kalea, 44, behea
  • Klase egunak: Astelehenak eta asteazkenak
  • Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era
  • Matrikulazioa: Autonomia kalea, 44an. Egunero 19:30etatik 21:30etara. Telefonoa: 944 210 161

Informazioa:  Bizkai Euskal Folklor Elkartea / sabin@bizkai-elkartea.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.