Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilboko Aste Nagusiari buruz

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Aste Nagusiari buruz

Joselu Angulo
2003/09/18 18:04
Gaztedi Dantzari Taldetik guretzat garrantzitsuak diren kontu batzuen inguruan hainbat kezka agertu dizkiogu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrari email bidez. Hilabete ondoren ez dugu inolako galderarik erantzun, eta horrexegatik zuen guztioi jakinarzten dizuegu, ea modu honetan entzuten gaituzten. Hauxe da bidalitako emaila:

Bizkaiko EDBko kideak,

Gaztedira hainbat kexu iritsi zaizkigu gure jarraitzaileengandik aurtengo eta beste urteetako Bilboko jaiak direla eta ondoko kontuei dagokienez:

- Aste Nagusiko egun bakoitzean dantzatzen duten dantza taldeen izenik ez agertzea jaietako egitarauan. Jendeak, beste edozein ekitalditan bezala, egun bakoitzean zein talde ikusi dezakeen duen jakin nahi du. Bertsozaleei, adibidez, egitaruan egun bakoitzean parte hartuko duten bertsolarien zerrenda etortzea gustatzen zaie. Imaginatu Zorrozaurreko kontzertuei buruz egitarauan honako hau jarriko balu bakarrik: Musika emanaldia Zorrozaurren.

- Bilerarik ez egitea Federazioan parte hartuko duten taldeekin, eta ahal izanez gero, dantzak ez errepikatzeko ahalegina egitea. Ikusleei aniztasuna gustatzen zaie.

- Jaiek BDBri dagokion atalean duten aurrekontua ezagutzea nahiko genuke, eta zenbat kobratzen den aktibitate bakoitza, dantzak, erraldoi eta buruhandiak, erromeriak, Iruñeko gaiteroak, e.a. Federazioko diru-kontuak bazkideentzat irekiak direla imaginatzen dugu, horrela ez balitz, mesedez, jakinarazi.

- Zergatik, Federazioan langile bat izanik, denon artean ordaintzen duguna, beste kide batzuk lan egin behar dute egun bakoitzean dantzatzen duten taldeei harrera egiten. Horixe da Iñigo Coutoren kasua, zeinen lankidetza arretatsu eta desinteresatua eskertzen dugun.

- Etorkizunean, taldeek zein egunetan dantzatu beharko duten jakiten saiatu, erraldoi eta buruhandiekin noiz jotzen duten beren gaiteroek, eta beste horrenbeste erraldoi eta buruhandiak eramaten dituztenekin. Gure kasuan, aktuazio egunak, Aste Nagusia hasi baino bi egun lehenago jakin genituen. Gaztediko erraldoi eramale askok utzi egin diote lan horri urte asko daramatzatelako lan "astun" horren ordaina eguneratu gabe.

Eskerrik asko zuen arretagatik, galdera hauei erantzuna izan nahiko genuek, eta baita zergatik ez diren dagoeneko dantza taldeen bilerak egiten federazioan, lehen egiten ziren bezala. Horrela lana banatu egingo litzateke eta gauzak hobeto irtengo lirateke.

Badakigu noski, kexatzea erraza dela, horregatik zuen esku gaituzue erabat lagun dezakegunerako.

Besarkada bat,

Joselu Angulo (Gaztedi Dantzari Taldea)

******

Estimados compañeros dantzaris, grupos de danzas o amantes del folklore de Euskal Herria en general.

Desde Gaztedi Dantzari Taldea hemos solicitado varias veces vía e-mail (el cual os adjuntamos) a la Federación de Bizkaia que nos contesten a unas cuestiones muy importantes para nosotros y después de casi un mes no hemos recibido respuesta alguna, es por ello que os lo enviamos a todos vosotros a ver si así nos escuchan o se les hace llegar nuestras observaciones.


Este es el mail en cuestión,


Compañeros de EDB de Bizkaia,

A Gaztedi nos han llegado muchas quejas de nuestros seguidores sobre las fiestas de Bilbao de este y de otros años en las siguientes cuestiones:

- La omisión en el programa de fiestas de los grupos de danza que bailaban cada dia en la Aste Nagusia. A la gente, al igual que cualquier otra actividad, le interesa saber a que grupo le interesa ir a ver cada dia. A los aficionados, por ejemplo al bertsolarismo, les gusta que en el programa venga la relación de bertsolaris que actuan cada dia. Imaginemos que en los conciertos de Zorrozaurre pusiera en el programa tan solo: Actuación musical en Zorrozaurre.

- La ausencia de reuniones en la Federación con los grupos participantes y la organizacion para evitar, en lo posible, que se repitan danzas. Al público le gusta la variedad.

- Nos gustaría saber el presupuesto de las fiestas en lo relativo a BDB y cuanto se cobra por cada actividad, danzas, gigantes y cabezudos, romerías, gaiteros de Pamplona, etc... Imaginamos que las cuentas de la Federación son abiertas a sus socios, si no fuera así, por favor, digannoslo.

- Porqué, habiendo un empleado en la Federación, que le pagamos entre todos, tienen que trabajar otras personas en la recepción a los grupos de danza que bailan cada dia. Es el caso de Iñigo Couto, a quien agradecemos su atenta y desinteresada colaboración.

- En el futuro intentar que los grupos sepan que día bailan, que día tocan sus gaiteros en los gigantes y cabezudos, idem con los porteadores de gigantes y cabezudos. En nuestro caso nos enteramos de los días de actuación tan solo dos días antes del comienzo de la Aste Nagusia. Muchos porteadores de gigantes de Gaztedi han dejado de llevar gigantes porque llevan muchos años sin actualizar el precio de este "pesado" trabajo.


Gracias por vuestra atención, nos gustaría tener respuesta a estas cuestiones, asi como porqué ya no se realizan reuniones de grupos de danzas en la federación, como se hacía antes. Esto haría que el trabajo se reparta y que las cosas salgan mejor.

Reconocemos, asimismo, que quejarse es muy facil, por ello estamos a vuestra entera disposición para lo que podamos ser de ayuda.


Un abrazo

Joselu Angulo (Gaztedi Dantzari Taldea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.